Urte berri honetan elikagai osasungarri gehiago izango ditugu gure supermerkatuetan
Ongi etorri elikadura zaporetsu, osasuntsu eta jasangarriaren mundu liluragarrira.
Horrela hartu gaitu FLAX & KALE-k, BM Supermerkatuetan iritsi berri den produktu-markak.
Elikadura osasungarria xedetzat hartuta, errezeta eta produktu konbentzionaletatik urrundu dira beti, zapore berriekin harritzeko eta ilusioa pizteko helburuarekin.
Osasuntsu jateak ez du zertan aspergarria izan behar. FLAX & KALE produktu-markak gastronomiaz modu osasuntsu eta kontzientean goza dezazun nahi du.
BM Supermerkatuetan gozatu ahal izango dituzun FLAX & KALE-ko produktuak kombuchako 3 edari eta landare-jatorriko hainbat produktu dira:
-
MOJITO KOMBUCHA
Yuzu, espirulina eta mendaz osatua, kombucha hau berreratzailea, antioxidatzailea eta digestiboa da. Gainera burdinan aberatsa da. -
LIMONADA KOMBUCHA
Energizantea, indargarria eta freskagarria. %88a kombucha teaz egina, limoia lima askorekin. -
LARANJA KOMBUCHA
Hezurren osasunerako ezin hobea da, burdinan aberatsa eta oso digestiboa eta energizantea. -
HARAGI XEHATUA 200G
Txahal-zaporeko haragi xehatua landare-jatorriko proteinekin eta oliba-olioarekin egindakoa. -
ALBONDIGAK 200G
Ilar eta soja-proteinaz egindako albondigak dira, B12 bitamina eta burdin asko dituztenak. -
OILASKO ZAPOREKO HANBURGESA 2X100G
Oilasko zaporea duten hanburgesak VEGAN zigilua dute, eta baita balio handiko proteina, B12 bitamina eta burdina ere. -
OILASKO ZAPOREKO KROKETA 9X26
Ura, tipula, ogi birrindua, soja testurizatua, anakardoak, arroz-irina edo oliba-olioa dira kroketa begano hauen osagaietako batzuk.
FLAX & KALE produktu-markak esaten duen bezala: eat better, be happier and live longer.