Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Urtarrilak 12. BM establezimendu berria ireki dugu Donostiako Gros auzoan

Denda berria ireki dugu Donostian, erdiguneko Gros auzoan, hain zuzen ere (San Frantzisko kalea 19). Supermerkatu berri hau abian jartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa egin dugu eta 18 lanpostu berri sortu, Gipuzkoan balioa eta enplegua sortzen lagunduz. Horrela, indartu egin dugu Gipuzkoan dugun presentzia. Lurralde hau da gure sorterria, eta bi biltegi eta 54 establezimendu ditugu, horietatik 14 hiriburuan.

Supermerkatu berriaren saltokiak 524 metro koadroko azalera du, eta BM ereduaren erabateko isla izango da; horrenbestez, kalitatezko produktu freskoak, tokiko produktuak eta zerbitzu bikaina izango dira protagonista, marka nagusietako eta geure markako 7.000 erreferentzia baino gehiagorekin. Profesionalek artatutako harategia eta urdaitegia eta arrandegia izango ditu, itsaski-egostegia eta tenperatura baxuan kozinatutako platerak –elikadura osasungarri baterako–, bai eta fruta eta barazki sekzioa ere, zerbitzu librekoa. Eskaintza osatzeko, ardandegia, elikadura osasungarriko sekzioa, lurrindegia eta parafarmazia ere izango ditu, besteak beste.

 

Tokiko produktu freskoarekiko gure konpromisoa

 

Produktuen kalitatea eta gertutasuna bermatzeko helburuz tokiko ekoizleekin aliantzak sortzeko dugun konpromisoari jarraituz, Groseko denda berrian inguruko nekazari txikien frutak eta barazkiak izango ditugu, hala nola Oiartzungo Done Petri eta Aizarnazabalgo Etxabe Goikoa baserrietako tomateak, piperrak eta letxugak, eta Astigarragako Antton Olaizolaren sagarrak; arrandegian, Getaria, Hondarribia eta Pasaiako portuetako arrainak egongo dira; eta, harategian, bertako txahal-haragia aurkituko dute bezeroek, Euskadiko familia-ustiategi txikietakoa, baita Lumagorri oilaskoa eta Bertako Untxia ere. Tokiko beste produktu batzuk egongo dira, hala nola, eztia, txakolina, sagardoa eta bertako artisau erako garagardoak -adibidez, Bidassoa, Pagoa eta Mala Gissona–.

 

Zerbitzuari dagokionez, astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 09:30etik 21:30era, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua ere izango du. Online dendarekin osatzen da Donostiako auzo honetako bizilagunei eskaintzen diegun BM zerbitzua.