Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Solidaritatea

BM Supermerkatuek 35.000 euro baino gehiago batu dute UNICEF erakundeari laguntzeko

Aurten ere, BM Supermerkatuek UNICEF erakundearekin (Euskadiko Batzordea) kolaboratu dute haurren desnutrizioaren aurkako “Orain ezin gara lokartu” kanpainan, eta 35.850 euro batu dute guztira; dagoeneko eman diote diru hori Gobernuz Kanpoko Erakundeari. Ekarpen hori eskertzeko, diploma eman die UNICEFek BM Supermerkatuei.

Kanpaina solidario hori azaroan egin zen Kantabrian, Nafarroan eta Euskadin ditugun 186 supermerkatuetan. Kanpaina hartan, beren erosketari bi euro gehitzera animatu genituen bezeroak, UNICEF erakundeari haurren desnutrizioaren aurkako borrokan laguntzeko.

Herritarren laguntzari esker, aipatutako 35.000 eurotik gorako kopuru hori batzea lortu dugu; UNICEF erakundeak garapen bidean dauden herrialdeetako desnutrizio kronikoa arintzeko martxan dituen programetara bideratuko du diru hori. Ekarpen horrekin, egun batez trata ditzake 29.87 haur desnutrizio akutu larriaren aurka UNICEF erakundeak.

2014an ere egin genuen antzerako kanpaina bat UNICEF erakundearekin; orduko hartan, 24.000 euro baino gehiago batu genuen, eta pozik gaude aurten ezarritako helburuak gainditu ditugulako, eta esperotakoa baino diru-bilketa handiagoa lortu dugulako.

Ekintza solidario hori behar handiena dutenei laguntzeko gure konpromisoari gehitzen zaio; zeregin horretan dihardugu Elikagaien Bankuei egunero egiten dizkiegun dohaintzen bitartez ere.