Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

"Aldea dago" aldizkaria

“Aldea dago” aldizkaria: Dagoeneko zure dendan 2016ko udazkeneko alea

BM Supermerkatu guztietan duzue eskuragarri “Aldea dago” aldizkariaren ale berria; udazkenarekin eta urte-sasoi honetako produktuekin lotutako edukiz beteta datorkigu.

Ahobizarra kentzeko, txipiroiei buruzko atal berezi batekin hasiko gara; txipiroiak nola garbitu behar diren, eta prestatzeko modu batzuk ikasiko ditugu: beren tintan, arrautza-irinetan pasatuta, plantxan, tipularekin… gustu guztietarako errezetak!

Oporretako gehiegikerien ondoren gure gorputza zaintzeko, haragi gihartsua –oilaskoa eta untxia, esaterako– prestatzeko errezeta batzuk ere proposatuko dizkizuegu. Haragi horien dohainak ezagutzeko modua izango da, gainera.

Eta prestatzen dituzuen platerak dasta ditzazuen gustatzen zaigunez, platerok nola ondu aholkatuko dizuegu, merkatuan aurki genitzaken espezia ezberdinei buruzko erreportaje batekin. Aukera oso zabala da, eta sukaldean etekinik handiena atera diezaiezuen nahi dugu.

Ale honetan, maletak egin eta Italiara abiatu gara hango platerik ezagunenak deskubritzeko, baina baita horren ezagunak ez diren beste batzuk ere. Izan ere, Italia pasta baino askoz gehiago da!

Gainera, sakon hitz egingo dizuegu sasoiko beste produktu batzuen gainean, hala nola kuiaren gainean, eta udazkeneko fruta batzuen dohainak ere izango ditugu hizpide, mahatsaren eta kiwien dohainak, besteak beste. Lekaleen munduan murgilduko gara eta, gozozaleenentzako, txokolateari eskaini diogu atal berezi bat, hatzak miazkatzeko moduko errezetekin.

Ale honetan, berritasun gisa, beste ekarpen bat ere egin nahi izan dugu gure errezetekin; horrela, oraingo honetan ohar bana gehitu diegu, eta plater bakoitzarekin zein ardok uztartzen duen ondoen gomendatzen digute gure adituek.

Halaber, ez da faltako ohiko elkarrizketa ere; oraingo honetan, Santanderreko La Posada del Mar jatetxearen jabe Tomas Merendon dugu protagonista.

Eta nola eskura dezakezu informazio hori guztia? Oso erraza da, nahikoa da aldizkaria zure ohiko dendan eskatzea eta erabat doan (*) eraman dezakezu etxera, BM Txartelarekin. Ez zaitez zure alea eskuratu gabe gelditu! Zain gaituzu BM Supermerkatuetan, “Aldea dago” gure aldizkariarekin.

(*) Ale bat BM Txartel bakoitzeko. BM Txartelik ez duzuenok edo ale gehiago eskuratu nahi duzuenok lagunei edo senideei oparitzeko, kutxan 2,5 € ordainduta eskura dezakezue.