Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

“Aldea dago” aldizkaria

“Aldea dago” aldizkaria: Udaberriko ale berezia dagoeneko zure dendan

Dagoeneko gure dendetan duzu “Aldea dago” aldizkariaren edizio berria; gauden sasoian egonda, udaberriko ukituarekin datorkigu. Horregatik, gure erreportaje nagusietako bat zainzuriekin lotuta dago; sasoiko produktuak dira, eta gure BM supermerkatuetan eskaintzen dizkizugu. Zainzuri zuri eta berdeen arteko ezberdintasunak, bakoitzaren ezaugarriak, bitxikeriak eta, batez ere, proposatzen dizkizuegun errezetekin, sukaldean etekinik handiena ateratzeko aholkuak.

Urte osoan eskuragarri ditugun beste produktu batzuei buruz ere hitz egiten dizuegu aldizkarian; esaterako, legatzari buruz. Baita ogiari buruz ere, etxe guztietako mahaian presentzia handia duen jakiari buruz; gure jakien lagungarri izateaz gain, platera ere izan daiteke ogia bera.

Ale honetan Japoniaraino bidaiatuko dugu, japoniar gastronomiari buruzko gehigarri bereziarekin, ekialdeko kultura zure etxera eraman dezazun bere plater nagusien bitartez; sushia edo gyoza plateren bitartez. Halaber, euskal sukaldaritza eta japoniarra uztartzeko aukera izango dugu Txubillo jatetxeko Hitoshi Karube sukaldariaren eskutik.

Eta askoz gehiago:txerriaren gorputz-atal bakoitzaren berezitasunak deskubrituko ditugu; esan ohi da txerria osorik aprobetxatzen dela, baita ibilerak ere. Fruitu gorriekin prestatuko dugu; antioxidatzaile naturaltzat jotzen dira fruituok. Eta gure nutrizio adituek zenbait aholku emango dizkigute, udaberri honetan zain gaitezen.

Gogora ezazu erabat doanekoa (*) dela “Aldea dago” gure aldizkaria, BM Txartelaren titular zareten bezero guztiontzat. BM Txartel bakoitzeko ale bakarra entregatuko da.

Etor zaitez zure ohiko dendara, eta eraman ezazu "Aldea dago" aldizkaria etxera, udaberriari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

*BM Txartelaren titular ez bazara edo, lagunei edo senitartekoei oparitzeko, ale gehiago eskuratu nahi badituzu, 2,5 € ordainduta jaso ditzakezu kutxan.