Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Torrelavegak beste BM denda bat estreinatu du

BM Supermerkatuek establezimendu berria inauguratu dute Torrelavegan, Fernando Arce hiribideko 27. zenbakian. 17 profesionalez osatutako lantaldea du supermerkatu berriak, eta 729 metro koadroko azalera, non Kantabriako produktuak eta tradizio gastronomikoa diren protagonistak.

Torrelavegako BM berriak artatutako arrandegia –egostegi eta guzti–, harategia eta urdaitegia ditu, eta zerbitzu libreko fruta-sekzioa.  Kantabriako produktuen artean, Valle de Soba, Ramales de la Victoria, Junta de Voto, Polanco eta Valderredibleko abeltegietako txahal-haragia eta Viernoleseko tudanka behi-arrazako haragia egongo da; : Golbardoko odolkiak, jijak, tripakiak eta saiheskia; El Pendo, Rio Deva, La Jarradilla, 3 Valles Pasiegos, La Pasiega de Peñapelada, Las Garmillas eta La Sotorraña gaztak; La Ermita de San Pedro etala Bien Aparecida jogurtak; Güemes, Cartes, Gama, Hinojedo, Orejo eta Hoz de Aneroko fruta eta barazkiak; Santander, Santoña, San Vicente de la Barquera eta Laredoko lonjetako arraina, eta Ruenteko amuarrainak eta amuarrain-xerrak.

09:00etatik 21:30era egongo da zabalik astelehenetik larunbatera, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua (60 euro baino gehiagoko erosketen kasuan, doan), eta 36 ibilgailutarako doaneko aparkalekua ditu dendak.

BM online denda

Hain zuzen ere, BM Supermerkatuek digitalizazioari eta berrikuntzari dagokionez dituen helburuei jarraiki, Torrelavegako eskaintza osatzeko, online bidezko BM dendaren zerbitzua eskainiko dio taldeak Besaya eskualde osoari, ekainaren 2tik aurrera. Online zerbitzu berria ezagutzera emateko, 20 euroko deskontudun eskaintza izango dute bezeroek.

Horrez gain, energia aurrezteko neurriak txertatu dira –LED argiekin–, airea girotzeko sistema eraginkorrra eta % 100 berriztagarria den energia elektrikoa kontsumituko du. Teknologia digitala ere badu, dendaren kudeaketa erraztu eta bezeroei doaneko wifia izateko aukera ematen diena, besteak beste.

Supermerkatu honekin, indartu egiten da BM Supermerkatuek Kantabriaren garapen ekonomikoari eta tokiko produktuei dagokienez duen erantzukizuna; gaur egun 28 establezimendu eta bi planta logistiko (Corrales de Buelna eta Sámano-Castro Urdiales) ditu Kantabrian eta, gainera, enplegua sortzen erreferentea da, zuzeneko 800 enplegurekin.

BM Supermerkatuak oso lotuta daude Torrelavega hiriarekin, hantxe baititu bere sustraiak eta jatorria orain dela ehun urte baino gehiago, eta beste hiru establezimendu ditu hiri horretan.