BM Supermerkatuak
Telefono bidez erosketa egiteko aukera, 65 urtetik gorako pertsonentzako
Salbuespen modura, erosketak telefonoz egiteko zerbitzua jarri dugu abian BM Supermerkatuetan, 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dagoena bai eta arrisku taldekoei, supermerkatura joan beharrik gabe egin ditzaten erosketak. Neurri horrekin, arrisku handieneko kolektibo horri etxetik irten beharrik ez izateko aukera eman nahi diogu, Osasun Ministerioaren jarraibideak kontuan hartuta.
Doako zerbitzua da BM kontua duten bezeroentzako*, eta ondorengo hirietan jarri dugu abian: Donostian, Bilbon, Gasteizen, Santanderren, Iruñean eta Logroñon, Irun eta Getxon.
Gaur egun hondorengo lekuetan ere zerbitzua ematen dugu:
Kantabria: Bezana, Camargo, Castro Urdiales, Liencres, Maliaño eta Puente Arce.
Nafarroa: Arazuri, Berriozar, Burlada, Cordovilla, Mutilva, Noain, Orkoien, Sarriguren, Villava eta Zizur.
Gipuzkoa: Andoain, Astigarraga, Deba, Eibar, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Lasarte, Mendaro, Oiartzun, Orio, Pasaia, Renteria, Soraluze, Tolosa, Urnieta, Villabona, Zarautz eta Zizurkil.
Bizkaia: Amorebieta, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao, Leioa, Lemona, Mungia, Murtatza, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Trapagaran, Usansolo, Iurreta, Zamudio eta Zierbena.
Errioxan: Albelda, Alberite, Alesanco, Fuenmayor, Lardero, Nájera, Nalda, Navarrete eta Villamediana.
Erosketa egiteko, 900 555 300 telefono-zenbakira deitu dezake kolektibo horrek astelehenetik ostiralera 09:00ak eta 15:00ak bitartean. Etxean jasoko dute erosketa hitzartutako epean. Ordainketa kreditu txartelarekin egingo da, erosketa jasotzerako orduan.
*Gutxieneko erosketa, 60€. Bidalketa doan izateko, erosketak 95€tik gorakoa izan behar du.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.