
Trukuak
Sukaldean oso lagungarriak izango zaizkizun mikrouhin-labea erabiltzeko zortzi trikimailu
Kontua da mikrouhin-labea aliatua izan daitekeela sukaldeko hainbat lanetan, eta laguntzaile ezin hobea errezeta ugari prestatzeko. Hona hemen sukaldeko lanak erraztuko dizkizuten mikrouhin-labea erabiltzeko zortzi trikimailu edo aholku:
Negar gehiagorik ez tipula mozterakoan. Hartu barazkia, motz iezazkiozu bi muturrak eta sar ezazu 30 bat minutuz mikrouhin-labean. Mozterakoan, ez duzu negarrik egingo tipulen zelulek duten eta mozterakoan askatzen duten sufrearen ondorioz.
Atera zuku gehiago bizitzari. Atera zuku gehiago bizitzari eta zitrikoei (adibidez, laranjei eta limoiei); 10-20 segundoz mikrouhin-labean sartzen badituzu potentzia handienean, errazago kenduko zaie azala, eta zuku guztia atera ahal izango diezu.
Zuritu errazago. Aurreko trikimailuak beste produktu batzuetarako ere balio digu (adibidez, tomatea, baratxuria…), segundo batzuk mikrouhin-labean sartzen badituzu, erraz zurituko baitituzu.
Esnea berotzeko bakarrik ez. Egia esan, produktu hau mila modutara presta daiteke mikrouhin-labean. Adibidez, mug cake gozo-gozoak egiteko osagaietako bat da; oso bizkor eta erraz prestatzen da. Bota katilu batera nahasketa hau: 1 arrautza, 3 koilarakada esne, 3 koilarakada olio, 4 koilarakada irin, 4 koilarakada azukre, 2 koilarakada kakao-hauts eta koilarakada-erdi legamia kimiko. Berotu dena hiru minutuz, eta listo!
Baina ez hori bakarrik, etxeko esne-gozokia ere egin dezakezu. Horretarako, jarri esne kondentsatua katilu batean, eta berotu ezazu mikrouhin-labean; nahas ezazu tarteka. Eta, nola ez, kafesne apartsu gozo bat ere presta dezakezu. Trikimailua? Isuri esnea beirazko ontzi edo pitxer batera, astin ezazu eta, ondoren, berotu ezazu 30 segundoz mikrouhin-labean. Ikusiko duzu emaitza…
Berreskuratze-gunea. Hori amorrua produktu batek ezaugarriak galtzen dituenean eta harekin zer egin ez dakigunean. Eta irtenbidea, noski… mikrouhin-labea da! Hura erabilita, belar aromatikoak belar lehor bihur ditzakegu, bota behar ez izateko; zabalik utzitako pakete batean hondatu diren gailetak berriz ere kurruskari egongo dira; bloke konpaktu gisa geratu den azukre edo gatz hezea berreskuratuko duzu; eta flasko batean kristalizatuta geratu den eztia berriz ere melenga egongo da.
Kurruskaria: gozoa eta osasungarria. Barazki edo fruta batzuk zerrenda finetan mozten badituzu, koipeztatutako labe-paperean jarri, eta minutu batzuk mikrouhin-labean berotu, barazki-txip gozoak izango dituzu, oso osasungarriak otordu artean jateko. Hauek erabil ditzakezu: kuiatxoa, azenarioa, sagarra…
Patata egosi bikainak. Oso bizkor prestatzen dira, gozo-gozoak dira, eta ez duzu sukaldea gehiegi nahasiko. Garbi itzazu ondo, gehi iezaiezu olioa eta gatza, eta bil itzazu glad paperean; ondoren, sar itzazu mikrouhin-labean 15 minutuz.
Eta arrautzak? Era askotara presta ditzakezu arrautzak ere: arrautza nahasiak (irabia itzazu, sar itzazu minutu batez mikrouhin-labean potentzia handienean, nahas itzazu eta sar itzazu berriro 30 segundoz mikrouhin-labean), uretatik pasatuta (kraskatu arrautza urez betetako ontzi batean, estali ontzia eta sar ezazu mikrouhin-labean minutu batez potentzia handienean) edo frijituta (kraskatu arrautza olioz betetako bol batean, bota iezaiozu gatza, estali bola eta sar ezazu mikrouhin-labean 40 bat segundoz 800 W-era).
Ez ahaztu BM supermerkatuetan errezetak mikrouhin-labean egiteko behar dituzun produktu guztiak aurkituko dituzula. On egin!
Mikrouhin-labeak elikagaien zaporea aldatzen al du?
- Mito asko daude mikrouhin-labea erabiltzearen inguruan, eta mito horietako gehienak gailu horien erradiazioekin erlazionatuta daude. Erradiazio horiek ez-ionizatzaileak dira; beraz, seguruak dira. Ionizatzaileak (adibidez, X izpienak) kaltegarriak dira haien eraginpean luzaroan egonez gero.
- Mikrouhin-labea guztiz segurua da osasunerako, eta ez du aldatzen elikagaien zaporea, egoste-denborak prestatu beharreko produktuaren motara eta tamainara egokitzen badira.
- Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) mikrouhin-labea erabiltzea babesten du, etxetresna elektriko «segurua eta egokia» delako era guztietako elikagaiak berotzeko eta prestatzeko.