Selecta landako oilasko berria: Zapore gehiago eta animalien ongizate handiagoa
Oilaskoa munduan gehien kontsumitzen den haragietako bat da. Eta ez da harritzekoa, nutriente-, proteina- eta bitamina-iturri handia delako, eta, aldi berean, gantz gutxiko haragia delako. Orduan, ba al dago oilaskoa baino hobeagorik? BMn erantzuna daukagu: bai, gure landako oilasko berria, Selecta markarekin ziurtatua.
Landa-jatorriko oilasko berria aire zabalean eta landare-elikadura bikainarekin hazitako oilaskoa da, zaintza onenekin hazia.
Askoz ere zapore eta kalitate handiagoko haragia eskaintzen du. BMn, animalien bizi-kalitatearekin konprometituta gaude. Horregatik, landa-oilaskoak baserriko animalien ongizate-ziurtagiria du, jaso duen hazkuntza motelari eta zerealez eta artoz osaturiko elikadurari esker.
Eta nola bereiztu landako oilaskoa? Bere identifikazio-etiketaz gain, berehala antzemango duzu produktu berri hau, bere haragi leun eta distiratsuagatik. Oilasko mota horrek itxura atletikoagoa dauka; izan ere, hanka luzeak dauzka, eta itxura lirainagoa.
Dastatu haragi berri hau, zapore handiagoa eta ehundura hobea dituena, eta egiazta ezazu zein gozoa dagoen landa-oilasko berria. Harategiko beira-arasan aurkituko duzu, ontziratu gabe erosteko, edo ontziratuta, dagokion apalean. Bertan, zatituta erosi ahal izango duzu, bularki, izter eta hegaltxo gisa, edo beste modu batzuetara zatituta.
Ezagutu ezazu Selecta landa-oilasko berriaren zaporea hurbilen duzun zure BM supermerkatura joanda.
Eta gozatzera!
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.