Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Mugi zaitez

Proteinak: gimnasioan nagusi

Animalia-jatorriko (haragia, arrautzak, arraina eta esnekiak) eta landare-jatorriko (lekaleak, soja) produktu askotan aurki ditzakegun arren, azkenaldian hedatu egin da proteina-osagarriak kontsumitzea.

Gure gorputz osoan daude proteinak: muskuluetan, hezurretan, larruazalean, ileak eta gorputzeko ia beste edozein atal edo ehunetan. Egunero jan beharreko proteina kopurua pertsonaren araberakoa da, bakoitzaren pisua, altuera eta jarduera fisiko maila kontuan hartuta.

Kirolaren munduan erabiltzen diren proteina-osagarriak jarduera fisiko gogorra –indarra lantzeko entrenamendua edo errendimendu-maila handiko kirolak– egiten duten pertsonen dietan horien kontsumoa handitzeko diseinatuta dauden produktuak dira. Hauts modura, barretan edo edari gisa har daitezke, eta esne-gazuraren proteinak, kaseina, soja eta beste izan ohi dituzte.

Osagarri horien helburu nagusia da muskuluak indarberritu daitezen sustatzea, kirol-errendimendua hobetzea eta muskulu-masa garatzen eta mantentzen laguntzea. Proteinak funtsezkoak dira kirola gogor egiterakoan kaltetu diren muskulu-ehunak konpontzeko eta horiek haz daitezen laguntzeko.

Proteina-osagarriak hartzea erabakitzerakoan kontuan izan beharreko alderdi garrantzitsu bat da merkatuan dauden produktuen kalitatea eta segurtasuna. Gomendagarriena da marka ezagunak eta fidagarriak aukeratzea, kalitate-estandarrak betetzen dituztenak eta proba independenteak gainditu dituztenak. Funtsezkoa da osagarrien etiketak irakurtzea eta ulertzea ere, ze osagai ze kantitatetan dituzten eta produktua erabili behar den jakiteko.

Nolanahi ere, edozein osagarri hartzen hasi baino lehen, gomendagarria da osasuneko profesional bati edo nutrizionista bati kontsulta egitea, zure berariazko behar eta helburuetarako aproposa den erabakitzeko. Gogorarazi behar da, gainera, proteina-osagarriak ez direla elikadura orekatu bat izateko beharrezko mantenugaien iturri bakarra. Garrantzitsua da dieta ugaria eta funtsezko mantenugai ugarikoa izatea, hala nola bitaminak, mineralak, koipe osasungarriak eta karbohidrato konplexuak dituena. Osagarriak dieta orekatu batekin eta bizitza-estilo aktibo batekin konbinatzea funtsezkoa da emaitza benetan onak lortzeko.

Eta zuk hartzen al duzu proteinarik?