Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Pikillo piperrekin prestatutako ogitartekoa askaltzeko

Askotarikoak izan daitezke askaltzeko ogitartekoak eta, hestebetezko, gaztazko edo txokolatezko ohiko ogitartekoez gain, beste aukera asko dago. Arantza Lopez-Ocaña “Ogitarteko bat zure Motxilan” kanpainako medikuak beti ematen dizkigu ideia bikainak. Behin, gure seme-alaben askarian ahuakatea sartzea proposatu zigun eta, oraingo honetan, pikillo piperren txanda da. Osagai nagusi nafar produktu hori izango duen askari osasungarria proposatu digu Lopez-Ocañak. Lodosako La Milagrosa ikastetxera egindako bisitan egin zuen proposamena; 200 ogitarteko banatu genituen han. Entzun arretaz bere aholkuak, bide honetan.

Askarirako erabiltzen dugun ogiari buruzkoa da medikuak eman digun beste aholku bat. Ogi tradizionala aukeratzea gomendatzen digu, moldeko ogiak baino nutrizio-balio handiagoa baitu.

Amaitzera doa “Ogitarteko bat zure Motxilan” kanpaina. Bizkaiko honako ikastetxe hauetan egongo gara aste honetan:

Urriak 30: Juan Ramon Jimenez HLHI (Barakaldo).

Urriak 31: Eleizalde Ikastola (Bermeo).