Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Parmesano gazta piruletak espezieekin

Parmako gazta dastatzeko beste modu bat, aurkezpen oso orijinalarekin.

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
100 g Gazta parmesano
Piperrauts min koilarakada 1
Oregano lehor koilarakada 1
Piperbeltz koilarakada 1
Curry koilarakada 1
Jengibre-hauts koilarakada 1

PRESTATZEA

Gazta oso fin birrinduko dugu eta labeko paperaren gainean zabalduko dugu, 12 zm-ko diametroko (gutxi gorabehera) biribilak eginez. Erdian broxeta-makila bat ipiniko dugu.

150 gradutan sartuko dugu labean 20 minutuz. Hozten utzi eta papera kenduko dugu. Labetik ateratzean espezieak hautseztatuko ditugu piruleten gainetik.

PREZIOA: ERTAINA

DENBORA: 25’
ZAILTASUNA: 6/10
OSASUNGARRIA: 6/10