Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kolaborazioa

BM Supermerkatuek bat egin dute “Oztoporik gabeko bainua” programarekin

BM Supermerkatuok berriro lagunduko diogu Gipuzkoan dagoeneko klasiko bihurtu den programa solidario honi; “Oztoporik gabeko bainua” programaz ari gara; dibertsitate funtzionala edo mugikortasun urritua duten pertsonei bideratutako programa, bainatzen laguntzeko eta, besteak beste, Hondarribiko hondartzan egiten dena.

Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioak kudeatzen du zerbitzu hori, eta Gipuzkoan bizi diren zein bisitan datozen adin guztietako pertsonei zuzenduta dago, edozein eratako dibertsitate funtzionala edo mugikortasun urritua dutenei.

Programa horrekin, mugikortasun urritua duten pertsonak baldintza berdinetan hondartzara gerturatzea lortu nahi da, era horretan, haien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzeko. Laguntza integralerako zerbitzua da, bainatu hasi aurretik hasi eta bainua amaitu ondoren jarraitzen duena.

Hasteko, langile espezializatuak dituen ibilgailu egokitu batek erabiltzailea hartu eta hondartzaraino eramaten du. Behin hondarretara iritsitakoan, langile horiek uretan sartzen laguntzen diote erabiltzaileari, eta bainatu ondoren, dutxatzera laguntzen diote kresala gainetik kentzeko, eta handik aldageletara, hala nahi badu arropa aldatzeko.

Gainera, itzalgune batez gozatzeko aukera ere badago, eta behin eguna amaitzerakoan, adostutako orduan, jaso den tokira eramaten dute berriro erabiltzailea.

BM Supermerkatuetan une batez ere ez dugu zalantzarik egin, eta proiektu horri lagundu nahi izan diogu, “aldea duten” hau bezalako ekimenak gustuko ditugulako, guztioi hondartzaz, aire zabalaz eta bainuaz gozatzeko aukera ematen digulako... Pertsona horien zoriontasuna ikusteak ez dauka preziorik!

Ia uda osoan zehar eskainiko da zerbitzu hori. Hondarribian, hain zuzen ere, uztailaren 6tik abuztuaren 25ra arte egongo da zerbitzu hori. Ordutegia, 11:00etatik 18:00etara, astelehenetik igandera.