Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Promozioa

Donostiako Orfeoiaren lana ikustera gonbidatzen zaitugu esklusiban

BM Supermerkatuok gizarte, kirol eta kultura arloko gure inguruko hainbat ekimenekin kolaboratzen dugu. Horregatik, eta gure bezeroen leialtasuna eskertzeko, esklusiban gonbidatzen zaituztegu Kursaal Jauregiko Auditorioan Donostiako Orfeoiaren Lagun eta Bazkideentzako egingo den kontzertura. BM Supermerkatuetako bezeroentzako entsegu pribatua izango da, azaroaren 13an, asteazkena, 20:00etan.

Ondorengo piezak eskainiko ditu Donostiako Orfeoiak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera:

  • Obertura 1812, Piotr Illich Tchaikovsky konpositorearena
  • El Cascanueces “Vals de las Flores”, Piotr Illich Tchaikovsky konpositorearena
  • Danzas Polovtsianas, Aleksandr Borodin konpositorearena
  • Alexander Nevsky, Sergey Prokofiev konpositorearena

Nola eskura dezakezu sarrera horietako bat? Oso erraza da! Gipuzkoako gure edozein dendatan urriaren 28tik azaroaren 2ra egiten duzun 75 €ko erosketa bakoitzeko, eta zure BM Txartela erakutsita, kode bat emango dizugu, Donostiako Orfeoiaren Lagun eta Bazkideentzako Kontzertuaren entsegu orokorrera joateko bi sarrera eskuratzeko balioko dizuna.

Kursaal Jauregiko Auditorioko leihatilan trukatu ahal izango duzu kode hori, edo www.kursaal.eus webgunearen bitartez, azaroaren 9a baino lehen. Etor zaitez lehenbailehen BM Supermerkatuetara, eta eskura itzazu zure sarrerak!

* BM Txartel bakoitzeko lau sarrera gehienez.Sarrerak amaitu arteko promozioa, Gipuzkoako BM Supermerkatuetan.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.