Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Orain, SELECTA haragi ontziratua. Eskura jartzen dizugu!

Lanetik irten zara. Presaka zoaz eta supermerkatua ixtear dago. Urtezahar-gauaren bezpera da eta ilara luzea aurkitzen duzu harategian.

Ez izutu! BM Supermerkatuetan irtenbidea dugu. Orain, betiko SELECTA haragia aurkitu ahal izango duzu itxaron beharrik gabe. Haragi onena eskaintzen dizugu, moztu berria eta erretiluetan prestatua. Zuk zeuk hartzeko eta minutu bakar bat ere galdu ez dezazun. Eta betiko kalitaterik handienarekin.

Gure SELECTA haragia jatorri nazionalekoa da eta animali emeetatik baino ez dator, samurragoa eta mamitsuagoa izango dela bermatzeko. Gainera, zigilu hau duen txahal-haragiaren %85a tokiko 400 ganadutegi txiki baino gehiagotatik dator.

Hau da gure supermerkatuetan aurkituko duzun SELECTA haragi ontziratuaren aukera zabala:

  • · SELECTA gisatua
  • · SELECTA zankarra
  • · SELECTA xerra 1.A mailakoa
  • · SELECTA xerra 1.B mailakoa
  • · SELECTA txuleta
  • · SELECTA aurreko solomo-entrekota
  • · SELECTA atzeko solomoa
  • · SELECTA azpizuna

Zer gehiago eska daiteke? Eskura jartzen dizugu!