Online Denda
Online erosketa egiteko argibideak
Erraza da BM Supermerkatuen Online Dendan erostea. Nahikoa da BM Supermerkatuen Txartela izatea eta online erregistratzea hemen sakatuz, erabiltzaile eta pasahitza lortzeko.
Zure zonan online banaketa zerbitzua dagoen kontsultatu hemen.
Ondoren, idatzi lortutako erabiltzaile eta pasahitza Online Dendan sartzeko eta hasi produktuak karroan sartzen.
Behin erosketa amaitzen duzunean, prozesua osatzeko, karroaren ikonoaren gainean sakatu behar duzu. Beste hiru urrats bakarrik egin behar duzu erosketa amaitzeko.
Karritoa baliozkotzeko pantailan, zure eskaria berrikusi (produktuak gehitu edo kendu) eta freskoak nola prestatuta nahi dituzun adierazi.
Karritoa baliozkotu ondoren, entregatzeko modua "helbide batean" eta eguna aukeratu beharko dituzu. Gogoratu, egun, salbuespen moduan ordainketa kreditu txartela bidez egingo dela eskaera jasotzean.
Ez ahaztu click egiten “Erabilera baldintzak eta Pribatasun politika” adierazten den laukian eta AMAITU botoian sakatzea erosketa bukatzeko.
Behin erosketa-prozesua amaitzen duzunean, zure eskaria baieztatzeko pantaila bat ikusiko duzu; eskari-zenbakia eta aurreikusitako eguna eta ordua agertuko zaizkizu pantaila horretan. Eskariaren berrespen-mezua jasoko duzu posta elektronikoz, erosketaren informazio nagusiarekin. Gainera, zure eskaria entregatu aurretik, beste mezu bat iritsiko zaizu zenbatekoarekin (prezio aldakorra duten produktuak baitaude).
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.