
Online denda
Jadanik online gaude hiriburu guztietan
Zure erosketa-karroa sofatik edo autobusaren zain zauden bitartean betetzea gustatzen zaizu? Orain, gure online dendari esker, horixe egin dezakezu. Jadanik online gaude gure lan-eremuko hiriburu guztietan. Konekta zaitez zure smartphone-aren, tabletaren edo ordenagailuaren bitartez, eta goza ezazu erosteko esperientzia erraz eta azkar honetaz.
Zure erosketak erraz eta azkar egin ditzazun sortu dugu plataforma hau. Erosketa-zerrenda pertsonalizatuak egin eta gorde ditzakezu; gainera, produktuen informazio gehigarria, haien nutrizio-balioa, osagaiak, oharrak eta osasunerako aholkuak kontsultatzeko aukera dago.
Halaber, eskaria zure etxean jasotzeko eguna eta ordutegi-tartea aukera ditzakezu, gure banaketa-sailak lanean dihardu-eta astelehenetik ostiralera 10:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 14:00ak arte.
Gure ezaugarriekiko leialtasunari eusten diogu, produktu aukera zabalari dagokionez; horregatik, zure esku jartzen ditugu 7.000 erreferentzia, eta aldizka eguneratzen joaten gara.
Denda fisikoetan gertatzen den bezala, online denda honetan garrantzi handia ematen zaie tokian tokiko produktu freskoei; zure ohiko BM Supermerkatuan aurkitzen dituzun produktu berak dira, eta azken eskaria BM dendetan kudeatzen da zuzenean. Beraz, erabatekoak dira konfiantza eta hurbilekotasuna.
Helaraziko dizugu informazio gehiago!
Zure betiko BM Supermerkatua, orain online ere bai.