Askari osasungarria Gernikako Seber Altube Ikastolan
Ikastola horretako 300 ikaslek askaldu dute Ogitarteko Bat Zure Motxilan kanpainarekin, ikastetxeko jangelan. Modu oso ordenatuan iritsi dira haurrak, eta ogitarteko goxo eta osasungarri batez gozatu dute. Arantza Lopez-Ocaña medikuak azpimarratu du beharrezkoa dela betiko ogitartekoa eta fruta eta fruitu lehorrak konbinatzea, eta aurrez prestatutako zukuak oso noizbehinka soilik edan behar direla.