530 ogitarteko Saronen
Santa Maria Cayongo Gerardo Diego ikastetxeko Haur Hezkuntzako haurrek dantzan eman digute ongietorria. Saron udalerrian, Cabarceno Parke Naturaletik gertu, kokatutako ikastetxe horretako ikasleek urdaiazpiko ogitartekoa askaldu dute gaur gurekin. Arantza Lopez-Ocaña medikuak azpimarratu du garrantzitsua dela, elikadura osasungarriaz gain, ariketa fisikoa egitea, haurren gehiegizko pisua eta obesitatea prebenitzeko.