Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Askari osasungarria

Abiatzera doa “Ogitarteko Bat Zure Motxilan" kanpainaren III. edizioa

Txosten ugarik dioenez, haurren arteko obesitate-tasa hirukoiztu egin da azkeneko 15 urteotan, eta gure nerabeen % 20k arrisku kardiobaskularra dauka, bizimodu sedentarioaren eta elikadura txarraren eraginez. Datu kezkagarri horiek dira hirugarren urtez jarraian “Ogitarteko Bat Zure Motxilan” kanpaina antolatzera animatzen gaituztenak, eskolaumeen artean era osasungarrian askaltzeko ohitura sustatzeko helburuz.

Zeregin horretan, BM Supermerkatuok Goikoa hestebete-enpresaren eta Berlys okindegien kolaborazioa izango dugu, gurasoak baldintza egokietan askaltzeak duen garrantziaren inguruan kontzientziarazi nahi dituen abentura honetan; horrela, frogatuko dugu ia esfortzu bera egin beharra dagoela opil industrialak erosteko edota ogitarteko on bat prestatzeko.

Kanpaina honek Arantza Lopez-Ocaña medikuaren babesa ere badauka, berak ematen digu osasunaren ikuspegitik behar den ezagutza guztia.Hainbat ekintza jasotzen ditu kanpaina honek eta, haurrei ez ezik, gurasoei ere zuzentzen zaizkie ekintzok, haiek baitira haurren elikaduraren erantzule.

Ikastetxeak

Aurten, Kantabriako eta Nafarroako ikastetxeez gain, Bizkaiko batzuek ere hartuko dute parte. Guztira, probintzia bakoitzeko 10 ikastetxeri emango diegu askaltzen; horretarako, poltsa berezia diseinatu dugu, eta hantxe sartuko ditugu ikastetxeetan banatuko diren ogitartekoak, aldez aurretik gure supermerkatuetan prestatu ondoren. Ogitartekoarekin batera, gurasoei zuzendutako liburuxka bat ere jasoko dute haurrek, kanpainari buruzko informazio guztia jasotzen duena.

Askarien egutegia bi zatitan banatzen da. Maiatzean 4 askari emango ditugu probintzia bakoitzean, eta, udako geldialdiaren ondoren, urrian jarraituko dugu gainerakoekin.

 

Bizkaia:

Maiatzak 5:Uribarri Ikastetxea (Bilbo)

Maiatzak 15: Aperribai Ikastola (Galdakao)

Maiatzak 19: Gobela Ikastola (Getxo)

Maiatzak 26: Juan M. Sanchez Marcos Ikastetxea (Bilbo)

Urriak 6: San Pelayo Ikastetxea (Ermua)

Urriak 13: Amor Misericordioso Ikastetxea (Bilbo)

Urriak 27: Munoa Ikastetxea (Barakaldo)

Urriak 30: Sofia Taramona Eskola (Basauri)

Azaroak 3: Santa Maria Ikastetxea (Portugalete)

Azaroak 10: Seber Altube Ikastola (Gernika)

 

Kantabria:

Maiatzak 6: CEIP Dioniosio Garcia Barredo (Santander)

Maiatzak 13: Ceip Mies de Vega (Torrelavega)

Maiatzak 20: CEIP MariaTorner (Mompia-Bezana)

Maiatzak 27: Sagrado Corazon Esclavas (Santander)

UrriaK 7: Manuel Llano ikastetxea (Santander)

UrriaK 14: Dobra de Viernoles ikastetxea (Torrelavega)

Urriak 23: Las Dunas ikastetxea (Liencres)

UrriaK 28: Portius Blendim ikastetxea (Suances)

Azaroak 4: Ricardo Matias Picavea ikastetxea (Santoña)

Azaroak 11: Gerardo Diego ikastetxea (Saron)

 

Nafarroa:

Maiatzak 7: Paderborn-Victor Pradera (Santander)

Maiatzak 14: Santa Luisa de Marillac (Barañain)

Maiatzak 21: Zelandi Herri Ikastetxea (Altsasu)

Maiatzak 29: Torre Monreal Hezkuntza Bereziko Ikastetxea (Tutera)

Urriak 8: San Cernin ikastetxea (Iruñea)

Urriak 19: Juan Bautista Irurzun ikastetxea (Peralta)

Urriak 22: Maristas ikastetxea (Iruñea)

Azaroak 5: Marques de la Real Defensa ikastetxea (Tafalla)

Azaroak 12: Jose Maria Huarte ikastetxea (Iruñea)

Azaroak 13: Elvira España ikastetxea (Tutera)