Urrian itzuliko da Ogitarteko bat zure Motxilan kanpaina
Dagoeneko amaitu dugu aurtengo Ogitarteko bat zure Motxilan kanpainaren lehenengo zatia. 30 ikastetxetan egon gara lehendabiziko fase honetan, eta lehen aldiz bisitatu dugu Gasteiz. Poz handiz betetako ibilbidea izan da, bide erraza eta atsegina, parte hartu duten ikastetxeei eta ikasleei esker.
Maiatzaren 2an ekin genion bide horri Basauriko San Jose Ikastetxean, eta maiatzaren 31n amaitu genuen Bilbon, Epalzaren Alarguna ikastetxean. Elikadura osasungarria sustatzea da kanpainaren helburua, eta aurten elikagaiak ondo mamurtzeari eskaini dio arreta berezia. 8.000 ogitarteko baino gehiago banatu ditugu hainbat probintziatan.
Orain, atseden hartzeko eta udaz gozatzeko unea da, dagoeneko gainean dugu eta. Eskolarako itzulerarekin batera, Ogitarteko bat zure Motxilan kanpaina ere itzuliko da ikasgeletara, irakasleak, gurasoak eta haurrak askari osasungarri bat jateak duen garrantziaz kontzientziatzera.
Bitartean, Arantxa Lopez-Ocaña gure medikuaren mezua uzten dizuegu, lehenengo zati honen laburpen modura.Urrian ikusiko dugu elkar!