
Kolaborazioa
BM Supermerkatuak odol-ematearen alde
Odola elementu ordezkaezina da, gure organismoa elikatzeko eta defendatzeko beharrezko guztia ematen diguna. Egunero egiten dira ebakuntzak, istripuak gertatzen dira, gaixotasun kronikoak sufritzen dituzten pertsonak daude… Horiek guztiek izan dezakete odol-transfusioren baten beharra, eta zuk lagun diezaiekezu.
Badakigu odola ematea bizitza oparitzea dela; horregatik, BM Supermerkatuetan gure harri koskorra ekarri nahi dugu, eta bezero guztiak animatzen ditugu odol-emaile egin daitezen. Horregatik, lankidetza estuan jarduten dugu Odol-emaileen Elkarte batzuekin, Kantabriakoarekin eta Arabakoarekin, esaterako.
Haien zentro edo unitate mugikorretakoren batean odola ematerakoan, bale bat emango dizute, odola eman duzun probintziako gure edozein dendatan erabil dezazun. Zure elkartasuna eskertzeko gure modua da. Apirilean, esaterako, Olo eta intxaurrak dauzkan DANONE ACTIVIA jogurten bi unitateko sorta bat emango dizugu opari; indarrak berreskuratzeko balio izango dizu.
10 minutu baino gutxiago kenduko dizun ekintza erraza da odola ematea, eta bizitza asko salba ditzakezu. Odol-emate bakoitzean ateratzen den odol kopurua 450 bat cc-koa da.
Elkarte bakoitzaren webgunean kontsulta ditzakezue odola emateko ordutegiak eta tokiak: