Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zaindu ezazu zure burua

Nola tindatu ilea 8 urratsetan: ilea ezin hobeki, etxetik mugitu ere egin gabe

Konfinamenduan ile-apaindegiak itxi zituzten, eta emakume askok etxean tindatu behar izan zuen ilea. Esperientzia hori gustatu bazitzaizun eta horrela jarraitu nahi baduzu, aukera itzazu kalitatezko tindagai profesionalak, amoniakorik gabeak, olio naturalekin egindakoak.

Tindagaia, ilerako eskuila, eskularruak, toalla, ilerako matxarda bat eta krema hidratatzailea bakarrik behar duzu. Hona hemen ilea ezin hobeki izateko urratsak:

  1. Eman krema hidratatzailea ilearen muga osoan, orbanik gera ez dadin.
  2. Estali sorbaldak toalla batekin, arropa zikin ez dadin, eta eskuilatu ilea, zikinkeriak kentzeko. Jantz itzazu eskularruak.
  3. Nahastu krema koloratzailea eta errebelatzailea flasko aplikagailuan erabilera-orrian azaltzen den moduan (Ez ezazu gorde nahasketa beste egun baterako, berehala erabili behar da!).
  4. Egin artesia erdian, eta eman produktua ile-sustraian, ilea lehorra duzula. Ondoren, zabaldu erdialdean eta ile-puntaraino, modu uniformean.
  5. Tindagaia ematen amaitzen duzunetik, utzi 30 minutuz.
  6. Eragin uretan ilea, ura erabat garbi erortzen den arte, ez dadin pigmentu-arrastorik gelditu zure ilean.
  7. Lehortu ilea toalla zahar batekin, koloreak hondatu egingo baitu.
  8. Eman tindatu ondorenerako olio natural tanta batzuk ile-puntetan. Zure ilea elikatuta, hidratatuta eta distira handiz geldituko da.