Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Nafarroak eta Madrilek bi BM Shop berri estreinatu dituzte

Bi denda berri ireki ditugu BM Shop modalitatearen barruan; lehenengoa Villafrancan (Nafarroa), urriaren 5ean inauguratu genuena, eta Madrilgo erdigunean irekiko dugu bestea, Chamberi barrutian, asteartean, urriak 11.

Villafrancako BM Shop berria Iruñeko errepideko 42. zenbakian dago eta, horrela, BM Supermerkatuak taldeak bere presentzia indartzen du Nafarroan, baita herrialde horrekin duen konpromisoa ere. Dagoeneko 29 supermerkatu ditu han, horietako bost frankizia formatuan.

330 metro koadroko azalera du espazio berriak, eta profesionalen arreta duten harategia eta arrandegia ditu, baita okindegi sekzioa ere, eta beste hainbat, hala nola izoztutako produktuak, ardandegia eta drogeria. 4.500 erreferentzia guztira. BM ereduari jarraikiz trebatutako zazpi profesionalez osatutako lantaldeak gidatuko du denda berria.

09:00etatik 21:00etara egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30era larunbatetan, eta 09:00etatik 14:00etara igandetan, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du.

Chamberiko BM

Madrilgo Erkidegoan, bestalde, 42 establezimendu propio ditu BM Supermerkatuak taldeak, eta orain frankizia-ereduari ekingo dio. Taldearen eskutik trebatu diren zortzi profesionalez osatutako lantaldea izango du denda berriak.

280 metro koadroko saltokia izango du supermerkatuak, eta Chamberi barrutiko Donoso Cortes kaleko 80B zenbakian egongo da. Profesionalen arreta eskainiko duten harategia eta urdaitegia izango du, zerbitzu libreko frutategia, ogi-labea, bai eta izoztutako produktuak, ardandegia, drogeria eta lurrindegia ere; 4.500 erreferentzia guztira.

Astelehenetik larunbatera, 08:30etik 22:00etara egongo da zabalik, eta igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 22:00etara, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua ere izango du.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.