
Kontzertua
Musikeneren kontzerturako sarrerak doan
Musika gustatzen bazaizu, aukera bikaina duzu Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiak antolatutako “Metal taldearen” kontzertura joateko; Azkoitiko Bastartxo Antzokian izango da larunbat honetan, ekainak 6, 18:30ean.
Kontzerturako 400 sarreretako bat doan lor dezakezu Azkoitiko BM Supermerkatuan, inolako erosketa baldintzarik gabe. Gainera, kontzertura joaten zareten guztiok, leihatilan sarrera ematen duzuenean, opari jasoko duzue 10 euroko deskontu-balea, BMren edozein supermerkatutan erosketak egiteko.
Aprobetxa ezazu aukera hau, eta ezagut ezazu metal taldea, azken ikasturteko tronpeta, tronpa, tronboi eta tuba ikaslez osatua dagoena, honako egitaraua eskainiko duena, Luis Gimenoren zuzendaritzapean:
Trumpet Tune and Air. Herry Purcell. ( E.Howarth)
Allegretto from Symphony VII L.v. Beethoven. (R. King )
Stardust H. Carmichael( J. Ivenson)
Tronpaz, bakarka: Guillermo Perez.
Londonderry Air Traditional ( J. Ivenson )
Bonbardinoz, bakarka: Jonathan Quiñones
La Virgen de la Macarena Traditional ( D. Marlatt)
Tronpetaz, bakarka: Diego Aragon
Fogo Da Mulata Enrique Crespo
Tronboiaz, bakarka: Jose Miguel Luna / Cristian Buades
Song for Japan S. Verhelst
Tango I. Albeniz ( J.F. Taillard )
Porgy and Bess. G. Gershwin ( D. Guyot ).