
Mozzarella ravioliak tomate eta pestoarekin
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
2 Mozzarela-poltsa
Tomatea egiteko:
2 Tomate heldu
Baratxuri-ale 1
Tipula 1/2
Erramu-hosto 1
Albaka-hosto 1
25 ml Pesto-saltsa
25 g Rukul
PRESTATZEA
Mozzarella paketeak zabaldu eta ura kenduko diegu.
Zati txiki bat bereizi eta mikrouhin-labean disolbatuko dugu 10 segundotan.
Labeko paperean aterako dugu eta arrabolaren laguntzarekin zabaldu egingo dugu. Oso olata fina geratuko zaigu. Gainerako zatiekin gauza bera egingo dugu.
Tomatearen betegarria:
Tomatea birrinduko dugu, Tipula eta baratxuria txikituta jarriko ditugu sutan. Txigortu egingo dugu. Erramua eta tomatea gehituko ditugu. Su txikian utziko dugu loditzen, lurrundu arte. Hozten denean, erramua kenduko dugu eta albaka txikitua gehituko dugu.
Olatak tomatearekin beteko ditugu, volumen pixka bat emanez. Platerean ipiniko dugu, pesto-saltsa botaz eta albaka-hostoekin apainduko dugu.
PREZIOA: BAXUA
DENBORA: 40’
ZAILTASUNA: 7/10
OSASUNGARRIA: 10/10