Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Markarik onenak hurbilduko dizkiegu gure bezeroei "Ondo aukeratzearen plazera” kanpainan

Kanpaina honen bidez, betiko marken aniztasunaren eta kalitatearen aldeko apustua indartzen dugu, eta ezagutzeko berrikuntza batzuk sartzen. Azaroaren 4tik 24ra, % 20 aurreztu ahal izango duzu zure BM kontuan, markarik onenetako produktu-aukera batean.

BM Supermerkatuetan, gure marken kanpaina berria plazaratu dugu, "Ondo aukeratzearen plazera" ideiarekin. Asmo-adierazpen horrek laburbiltzen du gure apustua: bezeroei markarik onenak hurbiltzea, betikoak, eta hori ahalik eta aniztasunik handienarekin egitea. Izan ere, hautatzeak ez luke arazo izan behar, plazer bat baizik. Eta, BMn, ondo aukeratzea munduko gauzarik errazena da.

Kanpaina honen bidez, familien egunerokoan dauden markekiko konpromisoa nabarmentzen dugu, hau da, bezerook izenez bilatzen dituzuen eta gure linealetatik konfiantza osoz hartzen dituzuen markekin dugun konpromisoa. Horietaz gain, berrikuntzak ere baditugu, gauza berriak deskubritzen eta probatzen gozatzen duzuenontzat pentsatuak, aniztasuna ondo aukeratzeko modu bat ere bada eta.

% 20ko deskontua zure BM kontuan

Kanpainaren barruan, azaroaren 4tik 24ra, % 20ko aurrezkia egin dezakezu zure BM kontuan, markarik onenetako produktu-aukera batean. Aukera ederra saskia betiko markekin —eta ezagutzeke dituzun batzuekin— betetzeko, jakinik ezen, aukeratzen duzuna aukeratzen duzula ere, beti asmatuko duzula.

Ondo aukeratzea, guztion eskura dagoen plazera

"Ondo aukeratzearen plazera" kanpainarekin, beste supermerkatu batzuekiko desberdintasuna areagotzen dugu: marken alde egiten duen supermerkatu bat gara, markak ekartzen, hurbiltzen eta prezio hobean jartzen dituena. Izan ere, BMn kontua ez da soilik erostea, aukeratzea baizik. Eta ondo aukeratzea, aurrean markarik onenak dituzunean, plazer bat da.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.