Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Lehiaketa

#BMRunner-ak castinga

Badakigu runninga zure pasioa dela eta, horregatik, BM runner bat izan zaitezen nahi dugu. BM Supermerkatuen Maratoi-erdien Zirkuituan gure ordezkari izan zaitezen nahi dugu; honako lasterketek osatzen dute zirkuitua: Donostiako Maratoi-erdiakBizkaia Zubia Maratoi-erdiak, IruñekoakSantoñakoak eta Gasteizko Maratoi-erdiak. Bost lasterketa horietan parte hartu ahal izango duzue zuk eta laguntzaile aukeratzen duzun pertsonak. Bost korrikalari eta haien bost laguntzaileak izango dira BM Runnerak.

Bost korrikalariok aukeratzeko, casting baterako deialdia egin dugu; oso erraza da parte hartzea.Honako hau besterik ez duzu egin behar: sar zaitez Facebookeko gure orrian aurkituko duzun #RunnersBM aplikaziora, eta bete itzazu galdetegia eta izena emateko inprimakia. Parte hartzeko eskakizun bakarra da korrika egitea gustuko izatea eta BM Txartelaren jabe izatea.Oraindik gure txartela ez badaukazu, gogora ezazu online eska dezakezula eta erabat doanekoa dela.

BM Supermerkatuetako kideek osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu bost #BMRunner-ak, izangaien korrika egiteko zaletasuna eta korrikalari gisa duten ibilbidea kontuan hartuta. Halaber, parte-hartzaileek sare sozialetan duten dinamismoa baloratuko da: zenbat eta boto gehiago eskuratu eta zenbat eta lagun gehiagok parte hartu castingean zure gonbidapenari esker, orduan eta aukera gehiago izango duzu irabazteko.

Saria da:

  • Maratoi-erdien Zirkuitu barruko lasterketa bakoitzean parte hartzeko bina dortsal (bat zuretzako eta bestea zure laguntzailearentzako).
  • Aukeratutako korrikalariarentzako elastikoa.
  • Lasterketetarako beharrezko elikagaiak erosteko deskontu-baleak.

Dagoeneko irekita dago castingerako epea, eta martxoaren 9ra arte duzu parte hartzeko aukera. Sartu hemen, eta ez ezazu galdu gure #BMRunner-etako bat izateko aukera.

 

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.