
Zozketa
Lilatoirako dortsalen zozketa
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, martxoaren 5an, igandean, ehunka emakume irtengo dira Donostian Lilatoiaren 28. edizioan korrika egitera, eta zu izan zaitezke horietako bat. Emakumeentzako herri-lasterketa bat da, 5 kilometrokoa, eta BM Supermerkatuek parte hartuko dute beste behin, emakumeen kirol-jarduera babesteko helburuarekin.
Horretarako, Facebook-eko gure orrialdean 5 dortsal bikoitz zozketatuko ditugu. Parte hartzeko epea ireki dugu dagoeneko, eta urtarrilaren 23an amaituko da. Argitalpen honetan Donostiako Lilatoian parte hartzeko zure arrazoiak kontatu besterik ez duzu.
Lilatoirako adi... prest... ja!