
Zozketa
Lehiaketa Facebook-en:“Berezia zara”
BM Supermerkatuetan berriki estreinatu dugu BM Txartel berria, berezi egiten zaituen txartela, lehen baino hiru aldiz abantaila gehiago eskaintzen baitizkizu:euroak pilatuko dituzu hileko bono berezian, promozio berezi gehiagoz gozatu ahal izango duzu, eta opari berezi gehiago jasoko duzu zure erosketengatik.
Eta, orain, opari horiexek eman nahi dizkizuegu sare sozialetan jarraitzen gaituzuen guztioi, guretzako bereziak zaretelako. Aste honetatik aurrera, hainbat zozketa abiaraziko ditugu, eta datozen hilabeteetan zehar jarraituko dugu zozketokin. Labanak, entsalada-ontziak, freskagarrientzako pitxarrak… berezi sentiaraziko zaituzten opari ugari. 100 sari ditugu banatzeko! Beraz, egon zaitezte adi, jarraitu arretaz gure Facebook-eko orria, hantxe abiaraziko baititugu hilean bi zozketa; oso erraza izango da parte hartzea.Prest al zaudete bereziak izateko? Kontsulta itzazu hemen zozketen oinarriak eta datak.