BM errezeta
Legatza eskabetxe suabearekin eta entsaladarekin
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
2 trontzo legatz, 200 gr-koak
25 ml oliba-olio
1 atal baratxuri
1 hosto erramu
Tipulin erdia
5 gr piperrauts min, La Verakoa
10 ml sagardo-ozpin
10 ml ardo zuri
100 ml ur
100 gr letxuga, mezclum
1 sagar, Granny Smith
PRESTATZEA
Baratxuria suan jarriko dugu olioarekin eta juliana erara moztutako tipularekin. Pixka bat gorritu denean, ardo zuria erantsiko dugu ozpinarekin, urarekin eta piperrautsarekin batera.
Trontzoak xerretan zatitu, eta eskabetxe horretan sartuko ditugu 10 minutuz 80 gradutan.
Platerean, letxuga onduaren gainean jarriko dugu legatza, eskabetxearekin batera. Juliana erara moztutako sagarra jarriko dugu gainetik.
PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 30’
ZAILTASUNA: 6/10
OSASUNGARRIA: 9/10
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.