
BM Supermerkatuak
Las Rozaseko gure bigarren BM denda inauguratu dugu
BM Supermerkatuek bigarren lokala inauguratu dute Madrilgo Las Rozas udalerrian. Apirilaren 24an ireki dugu establezimendu berria, eta La Mazaruela merkataritza-gunean dago (Jazmín kalean, Boj kalearekin izkina egiten duen gunean).
1.450 metro koadroko saltokia eta doako aparkalekua ditu supermerkatu berriak, eta BM ereduari jarraitzen dio, produktu freskoaren eta tokikoaren kalitatean, 7.500 erreferentzia baino gehiagoko produktu-sorta zabalean eta zerbitzu bikainean oinarrituta.
Profesionalek artatutako harategia eta urdaitegia izango ditu, haragi-erretegi eta guzti, baita arrandegia ere, egostegia eta haztegia izango dituena. Gainera, kozinatutako produktuak, prestatutako platerak, fruta eta barazkiak, zuku egin berria, okindegia eta elikagai osasungarrien sekzioa ditu.
BM Supermerkatuek Madrilgo hornitzaileekin duten konpromisoari eutsiko zaio, 0 km-ko produktuak eskainiz, hala nola Villa del Pradoko barazkiak, Madrilgo haragia, La Colmenareña esnea, eta Madrid Puerta de Alcalá, Madrid Dulce María eta Madrid Senda jatorri-deiturako ardoak, besteak beste. Arrandegira, berriz, Kantauri itsasoko portu nagusienetatik iritsiko da arraina egunero.
Astelehenetik igandera egongo da zabalik supermerkatua, 09:00etatik 22:00etara, eta erosketak etxera eramateko eta ‘shop and go’ zerbitzuak izango ditu. Zerbitzu hori osatzeko, BM online denda ere izango du.
Denda hau martxan jartzeko, hiru milioi euroko inbertsioa egin da, eta 33 lanpostu sortu dira. BM Madrilgo Erkidegoan duen estrategian beste urrats bat da establezimendu hau; dagoeneko 80 supermerkatu ditu taldeak erkidego horretan.