Deskontuak, arrandegian egiten dituzun erosketetan
Asteburuan zer prestatu erabaki gabe baldin baduzu, zalantzak argitzen lagunduko dizugu. Zer iruditzen zaizu arraina? Txirlak marinel erara, bisigua labean, izokina urinean emana edo bakailaoa piperrautsaz presta dezakezu.
Zergatik? Asteburu honetan erraz jartzen dizugulako! Datorren larunbatean, martxoak 28, % 20ko deskontua izango duzu arrandegian egiten dituzun erosketa guztietan, arrandegiko saltzaileei eskatutako produktuetan zein hotz-apaletan aurkituko dituzunetan.
Bezero guztiok izango duzue deskontua. Ez da BM txartela aurkeztu beharrik egongo, ezta gutxieneko zenbatekorik gastatu beharrik ere. Edozein dela ere erosten duzun kopurua eta aukeratzen duzun arraina, deskontua izango duzu. Legatza, zapoa, muskuiluak, lupia... Arrandegiko edozein produktu erosita aplikatuko zaizu % 20ko deskontua.
Beraz, gogoratu, larunbat honetan arraina! Izan ere, aldea dago produktu freskoak BMn erosita. Zuen zain izango gaituzue gure dendetan eta, goza ezazue itsasoko zaporeaz!