Laranja gorri bat? Ez. Ez gaude erotuta. Zatoz eta egiazta ezazu.
Laranja sanginak ezagutzen dituzu? Bere kolorea dela eta, laranja gorriak edo odolezko laranjak ere esaten zaie.
Laranja hauek ez dira erraz aurkitzen eta ez dira oso ohikoak. Izan ere, ia ez dira saltzen supermerkatuetan.
Laranja sanginak onura asko dituzte osasunarentzat:
- Beta-karotenoetan aberatsa da, minbizia prebenitzen laguntzen duen antioxidatzailea.
- Bihotzeko gaixotasunen aurka babesten du.
- Ikusmen zolia hobetzen du.
- Alderdi kognitiboak hobetzen ditu, hala nola arrazoiketa. Batez ere adineko pertsonetan.
- Immunitate-sistema hobetzen du, globulu zurien ekoizpen handiagoa estimulatuz.
- Estres metabolikoa murrizten du diabetikoen artean.
- DNA kalte oxidatibotik babesten du.
Laranja sanginen mota ezberdinak daude. BM SUPERMERKATUETAN aurki ditzakezunak Tarocco barietatekoak dira, munduko ezagunenetakoak bere gozotasun eta mamitasunagatik. Tarocco C bitamina eduki handiena duen laranja sangina da.
Laranja gozoa eta oso urtsua da. Bere usainari eta tonalitate gorriari esker, ezin hobea da marmeladak, zukuak, koktelak edo izozkiak egiteko.
Eta asko gustatuko zaizun azken gauza bat, Tarocco laranjak ez du hazirik.
Ez duzu aitzakiarik laranja hauek ez probatzeko. Zatoz hurbilen duzun supermerkatura eta egiazta ezazu kontatu dizugun guztia edo online erosi!