
Elikadura osasungarria
Kurkuma ekologikoa: espezia natural eta onuragarria
BM Supermerkatuetan lehengai onenekin eta sasoiko produktu bikainekin konprometituta gaude. BM Supermerkatuak aukeratzea osasuna, trazabilitatea eta erantzukizuna aukeratzea da.
Kurkuma ekolologikoa da horietako produktu bat, aspalditik espezia bezala erabiltzen den eta sukaldaritzarako erabilera ugari eta osasunerako onura handiak dituen landarea. Oso erraz aurkituko duzu gure supermerkatuetan, adierazgarri honekin:
Kurkumaren ezaugarri nagusienetakoa da duen kolore horia edo mostaza kolorea eta zapore berezia, platerei bestelako aroma eta ukitu bat ematen diena. Espezia hori asko erabiltzen da ekialdeko gastronomian, batez ere Indian eta Asiako hego-ekialdean–, eta osasunerako onura ugari dituela uste da.
Curryaren osagai nagusietako bat izateaz gain –dituen zapore eta kolore hori bereizgarria ematen die nahasketari edo massalari–, kurkuma dituen tumoreen aurkako (batez ere azaleko, koloneko eta duodenoko tumoreak) dohainengatik, dohain antioxidatzaileengatik, artritisaren aurkako, neuronen babesle eta hanturaren aurkako dohainengatik da ezaguna.
Albahaka eta jengibrea bezala, kurkuma perfektua da giharretako minak jasaten dituzten pertsonentzako. Hainbat ikerketak dio hanturak murrizteko eraginkorra dela, are modu topikoan (ukendu moduan) aplikatuta; gainera, gibeleko eta giltzurrunetako patologia batzuk egonkortzeko gaitasuna du.
Nolanahi ere, benetan nabarmentzekoak kurkumaren onura digestiboak dira. Espezia honek digestioa errazten du –urin gastrikoak eta behazun-urinak sortzen laguntzen du–, garraztasuna murrizten du eta haize-minak saihesten ditu.
Nola erabili kurkuma sukaldean
Kurkumaren sustraia erabiltzen da, ehotuta, eta edozein jakirekin erabil daiteke: arraina, haragia, lekaleak, arrozak... Azken kasu horretan, paellan erabili daiteke, azafraiaren ordez. Zapore ezberdina du, mingots samarra, baina oso ondo datorkie oilaskoari eta barazkiei.
Adituen gomendatzen dute elaborazio bakoitzean, gehienez ere, koilarakada txiki bat erabiltzea, eta 15 minutu baino gehiagoz ez egostea, bere ezaugarriak ahalik eta gutxien galtzeko. Egokiena da egosketaren amaieran botatzea kurkuma, behin sua itzali eta gero.
Bisita itzazu gure webgunea eta dendak, espezia berezi hau deskubritzeko.