Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Haurrak

Kuiatxo-espagetiak eta barazkirik jan nahi ez duten haurrentzako beste truku batzuk

Elikadura da gurasoen eguneroko borroka handienetako bat. Gurasoentzako etengabeko kezka izaten da haurrek egunero mantenugai-errazio egoki eta osasungarria jan dezatela –batez ere hazteko garaian baldin badaude–, are gehiago mahaian gustatzen ez zaizkien platerak dituztenean –barazkiak edo arraina orokorrean–, eta erdizka jaten dituztenean.

Orduan sortzen dira zalantzak: Nahikoa jan ote du? Behartu egin behar ditut? Kontuz, eginkizun neketsua baitugu! Gogora ezazu adituek jatera ez behartzea aholkatzen dutela, gaitzespena eragiten baitu horrek eta, azkenean, negatibotzat hartzen baitute. Gauza bera gertatzen da janari jakin batzuk jateagatik saritzearekin edo zigortzearekin ere. Hobe da hori saihestea.

Baina, zer egin dezakegu haurrek barazkiak errefusa ez ditzaten? ‘Magia’ pixka bat J. Magoek esku batekin distraitu eta bestearekin kapelatik untxia ateratzen duten bezala, gure kasuan ere truku txiki batzuekin ‘engainatuko’ ditugu, barazkiak plateretan kamuflatuta.  

Artxila mortxila: Kuiatxo-espagetiak!

Barazkiak eta ortuariak modu orijinalean aurkeztea, haurrak haien zaporera eta testurara ohitzeko estrategia ona da. Adibidez, haur gehienei gustatzen zaienez pasta, kuiatxo-espageti orijinal batzuen aurrean, gustatzeko jarrera hartuko dute. Gainera, oinarrizko barazkia da lehenengo pureetan, beraz, dagoeneko ohituta egon beharko lirateke barazki horren zaporera.

Espageti berezi horiek egiteko, espiralean mozteko gailua edo Y itxurako azal-kentzekoa beharko duzu (mozketa doitzeko labanarekin). Salteatuta, egosita edo lurrunetan presta daitezke. Pixkanaka joan nahi baduzu, espageti integralekin nahas ditzakezu, are gehiago mozorrotzeko; eta beste fase batean baldin bazaude, gehitu barazki gehiago, hala nola azenarioa, kuia edo erremolatxa.

Bi aukera bikain: kuiatxo-espagetiak karbonara erara edo cherry tomateekin eta gazta freskoarekin. Izurra izurtzeko, piper-saltsa bat gehitu dakiekezu. Makiltxoak labean edo tortilla bat egitea ere aukera onak dira.

Azalorea: Nuggetak hemendi, arroza handik

Arroza ere ikaragarri gustatu ohi zaie haurrei. Arrozaren testura simula dezakegu hainbat barazkirekin, hala nola azalorea edo brokolia. Birringailua besterik ez duzu behar plater erakargarri baterako oinarri goxo bat lortzeko: ea zer iruditzen zaien barazkidun azalore cous cous faltsu bat!

Azalorea, duen usain biziagatik, errefusatu egin ohi duten arren, ziur gaude gauzak bestelakoak izango direla azalore-nugget dibertigarri batzuetan aurkezten badituzu. Digestioari laguntzen dioten espezia batzuekin ontzen badituzu (kuminoa, ereinotza, jengibrea edo mihilua), ez dituzue horrenbeste haize-min izango.

Hummusa: hitz magikoa, barazki gehiago jan dezaten

Haurren plateretan, ezkutuan, barazki gehiago sartzeko beste metodo bat da. Zure txikiak ilarrak koilara-katapultarako munizio modura erabiltzen baditu, egin ezazu proba ilar-hummus goxo batekin. Beste ukitu eman diezaiokezu lekaleak gehituta (txitxirioak). Zentzu horretan, hanburgesa begetalak ere baliabide egokia dira beraien elikaduran sasoian sasoiko barazkiak sartzeko: Zer iruditzen alberjinia-hanburgesa batzuk?

Truku gehiago

  • Zerbitza itzazu errazio txikiak: amaitzen badute, jan ahal izango dute berriro; era horretan, frustrazioak saihestuko dituzu (zeureak zein haurrenak).
  • Elikagai aniztasuna: saia zaitez ez gogaitzen. Bana itzazu barazkiak eguneko otorduetan.
  • Tarteka itzazu barazkiak eta gustuko dituzten platerak: tortilla barazki-salteatu batekin, pasta tomate-entsalada batekin edo babak eta zainzuriak