Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Krono nutrizioa: ez ezazu gutxietsi otorduen ordutegiak duen boterea

Herrialde anglosaxoietara bidaiatzen dugunean, ohikoa izaten da hoteletan batere ohituta ez gauden otordu-ordutegiekin topo egitea. Alde hori –jatorri kulturala duena– are nabarmenagoa da afarien ordutegian: “Nolatan afalduko dut arratsaldeko zazpietan? Ordu horretan ez zait ezertxo ere sartzen”. Komentario horrekin identifikatuta sentitzen bazara, jakin behar duzu hainbat azterlanek defendatzen dutela afariaren ordua aurreratzea, osasuna hobetzeko.

Baina ez eguneko azkeneko otorduarena bakarrik: Elikagaiak hartzen ditugun aldi guztiak eta egunean zehar egiten dugun otordu kopurua kontrolatzeak eragin positiboa izan dezake gure organismoan.

Zergatik da horren garrantzitsua otorduaren ordua?

Gure gorputzaren metabolismoa ez da konstantea, hau da, aldaketak izaten ditu egunean eta gauean zehar. Loa-esna-aldia zikloa, hormonen sorkuntza, digestioa, apetitu sentsazioa eta gorputzaren tenperatura bezalako gorputzaren oinarrizko funtzioak eraentzen dituzten erloju biologikoaren eta erritmo zirkadianoen arabera funtzionatzen du.

Barne-erritmo horiek elikagaien mantenugaiak digeritzen eta xurgatzen diren modua baldintzatzen dute, hein handi batean.Eta hortxe sartzen da jokoan krono nutrizioa edo krono elikadura, elikagaiak eta otorduen ordutegiak gorputzaren bio-erritmoetara egokitzea iradokitzen duen korrontea.

Zer jan eta zer ordutan

Gehiegizko dietak, gosari luzeek, goizaldeko aperitiboek edo ohiko ordutegietatik kanpo jateak metabolismoaren nahasmendua ekar diezagukete. Elikadura-ohiturak geure barne-erlojura egokitzeak osasuna zaintzen lagun diezaguke. Horra hor gida labur bat:

  • Gosaria: 08:00ak baino lehen. Goizero, intsulina (gluzidoak metabolizatzeko), lipasak (koipeetarako) eta proteasak (proteinetarako) jariatzen du gorputzak. Une egokia da karbohidrato eta koipe kopuru handiko elikagaiak jateko: Esnekiak, zereal integralak, fruta eta arrautzak izan daitezke gosari osasungarrien oinarria, eta ‘slow’ izpirituarekin eginez gero, askoz hobeto.
  • Mokadua: 11:00ak aldera. Fruta pieza bat edo esneki gaingabetu bat.
  • Bazkaria: 13:00ak aldera. Eguerdian proteasak eta amilasak (proteina-erretserbei laguntzen diete) jariatzen dira. Otordu horretan, haragien, arrainen, arrautzen edo lekaleen aldeko apustua egin behar dugu, patatekin, pastarekin edo arrozarekin batera.
  • Askaria: 17:00ak aldera. Fruta pieza bat (aukera itzazu kaloria gutxienekoak: angurria, meloia, marrubiak, sagarrak, anana, laranjak, kiwia, etab.); fruta beharrean, esneki gaingabetu bat ere jan dezakegu.
  • Afaria: 20:00ak baino lehen. Gauean, murriztu egiten dira digestio-jariakinak, eta moteldu egiten da elikagaien asimilazioa.  Kaloria askoko elikagaiak eta karbohidrato soilak (azukreak) saihestea, eta proteinen (arraina edo haragi zuria) aldeko apustua egitea gomendatzen da, egositako edo labean prestatutako barazkiekin batera. Omega 3 eta 6 gantz-azidoak ere (arrainak, fruitu lehorrak) onak dira triptofano ekarpena ziurtatzeko; triptofanoa organismorako funtsezko aminoazido bat da, serotonina eta melatoninaren sintesi hobea ahalbideratzen duena, eta horrek loa errazten du.

Ordu bakoitzerako elikagai bat

Krono nutrizioaren arabera, elikagai jakin batzuk jateko ordutegiak daude:

  • 07:00etatik 15:00etara: Pastak, arrozak, zerealak, ogia eta fruitu lehorrak.
  • 12:00etatik 15:00etara: Lekaleak, ilarrak eta patatak.
  • 10:00etatik 20:00etara: Barazkiak eta ortuariak, haragia, arrainak, arrautzak eta esnekiak.
  • 07:00etatik 17:00etara: Frutak.