
Zozketa
Korrika egitea ala bizikletaz ibiltzea?
Izugarri gustatzen zaigu kirola; horregatik, martxoaren 15ean, beste bi lasterketatan lagunduko dugu, parte-hartzaileei jan-edana eskainita. Batetik, Bilbo-Bilbo Nazioarteko Zikloturismo Martxan eta, bestetik, Donostiarrak Kirol Klubak antolatzen duen EHUren Udaberriko Lasterketan.
Badakigu zu ere kirolaria zarela; horregatik, parte hartzera animatzen zaitugu eta horretarako lana errazten dizugu: 20 inskripzio zozkatuko ditugu, lasterketa bakoitzerako hamarna. Oso erraza da dortsaletariko bat irabaztea. Nahikoa duzu Facebook-eko gure orrialdean sartu eta argitaratze honi iruzkin bat egitea; esan iezaguzu zein kirol gustatzen zaizun gehiago: korrika egitea edo bizikletaz ibiltzea. Lehenengoa aukeratzen baduzu (korrika egitea, alegia), automatikoki sartuko zara udaberriko lasterketarako 10 dortsalen zozketan; bizikletaz ibiltzea nahiago baduzu, berriz, Zikloturismo Martxarako 10 inskripzioetako bat irabazteko aukera izango duzu.
BM Supermerkatuen jarraitzaile guztiok parte hartu ahal izango duzue, gaur, astelehena, martxoak 2, hasi eta igandeko (martxoak 8) 23:00ak arte. Astelehenean bertan, hilak 9, egingo da zozketa eta berehala jakinaraziko ditugu 20 irabazleen izenak. Gurekin jarri beharko dira harremanetan irabazleak, Facebook-eko mezu pribatu bidez, inskripzioa formalizatu ahal izateko; har ezazue kontuan, arren, martxoaren 9an bertan itxiko dela izena emateko epea.
Badakizu, beraz, zela parte hartu; gainerakoa, gure kontu. Aprobetxa ezazu aukera hau eta igaro asteburu osasungarria, kirola eginez.Eta ondo pasa dezazula lasterketan, dela korrika, dela bizikletaz.