Bertako produktua
Kantabriako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Kontseilariak Samanoko instalazioak bisitatu ditu
Kantabriako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Kontseilaria den Jesus Oriak Samanoko instalazioak bisitatu zituen ekainaren 7an. Bisitaren helburua produktu freskoa nola lantzen den lehen pertsonan ezagutzea zen, eta baita bertako eta nekazaritzako produktuen kontsumoari bere babesa ematea ere.
Oriak eginiko bisitan Uvesco Taldeak (BM Supermerkatuak) Kantabriarekiko duen konfiantza eskertu zuen eta 110 langilek lan egiten duten instalazio hauekin kontatzeak duen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen.
Bestalde, Eulogio Sanchez, Uvesco Taldeko Zuzendariorde Orokor ondokoak, Uvescok egun barazki, fruitu eta haragia merkaturatzeko 100 ekoizle txiki baino gehiagorekin dituztela akordioak esan zuen. “Gure helburua bezeroei zero kilometroko produktuak erosteko aukera ematea da, eta gainera, Kantabriako garapen ekonomikoa bermatzen laguntzea".
23.000 metro karratu dituen plataforma honetatik Bizkaiako, Kantabriako, Madrilgo eta Ávilako ia 150 BM suprermerkatuei ematen zaie zerbitzua.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.