Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Bertako produktuak

Kantabriako gaztak dastatze itsu batean

Dastatze hutsarekin ezagutzen al dituzu Kantabriako gaztak? BM Supermerkatuetan erronka horixe planteatu nahi dizuegu, Kantabriako gazten dastatze itsuarekin; abuztuaren 1ean eta 2an egingo dira, Kantabriako 12 BM Supermerkatutan. Ekimen horrekin, bertako artisau gazten berezitasunak eta ezaugarriak ezagutarazi nahi ditugu, kanbriar askorentzako ezezaguna den altxorra baita, eta BM Supermerkatuetan, sekzio esklusibo baten bitartez, Kantabriako gazta sorta zabala sustatzen ahaleginduko gara. Dastatze honekin, gainera, gure hornitzaile txikiekiko konpromisoa berretsi nahi dugu, daukagun lan harremana sendotuz.

Dastatzea erabat doakoa izango da eta ondorengo herrietako BM supermerkatuetan egingo da: Santoña, Suances, Laredo (2), Santander (2), Bezana, Castro Urdiales (3), Saron eta Liencres. 10:00etatik 14:00etara izango da eta interesa duten bezero guztiek parte hartu ahal izango dute; dastatzean doan parte hartu ahal izateaz gain, dastatzeko gazta bakoitzari dagokion jatorrizko deitura asmatzen dutenek, bertako produktuen saskia jasotzeko aukera izango dute. Guztira, 4 gazta ezberdin proposatuko zaizkie eta, itsuan, identifikatu egin beharko dute gazta bakoitza; zuzen erantzuten duten parte-hartzaile guztien artean 150 €-ko balioa duen Kantabriako produktu sorta bat zozkatuko da.

Jardunbide egokiari saria

Ba al zenekien BM Supermerkatuetan herrialdeko ekoizleen jatorri anitzeko 500 gazta barietate aurki zenitzakeela? Horien artean, eskualde bakoitzeko jatorrizko deiturak nabarmentzen dira. Horrek Kantabriako Ostalaritza eta Gazta Kofradiaren saria irabaztera eraman gaitu berriki, egiten dugun bertako gazten promozioagatik.

Izan ere, bertako produktuenganako babesa da BMren funtsezko oinarrietako bat. Eta horren erakusle da, gaur egun, egunero gure dendetara produktu freskoak – haragia, arraina, frutak eta barazkiak – ekartzen dituzten bertako ehun bat ekoizle txikirekin lan egiten dugula.