Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Ogitarteko bat zure Motxilan

Kakao-krema, urdaiazpikoa eta txorizoa: ikasleen ogitarteko gustukoenak

Urriaren 31n amaitu genuen “Ogitarteko bat zure Motxilan” kanpainaren bosgarren edizioa; Araba, Bizkaia, Kantabria eta Nafarroako hogeita hamar bat ikastetxetan egon gara azkeneko edizio honetan. Kanpaina abian izan den hilabeteotan, maiatzetik urrira, ia 8.000 ogitarteko banatu ditugu, egunero modu osasungarrian askaltzeko ohitura sustatu asmoz.

Ohi bezala, ikastetxeetara egin ditugun bisitak baliatuz, inkestak egin dizkiegu kanpainan parte hartu duten neska-mutikoei, eta irabazle argia dago: inkestatutako ikasleen ogitarteko gustukoena kakao-kremazkoa edo txokolatezkoa da, nahiz eta hurbil dauden urdaiazpikozko (gaztarekin edo gaztarik gabe) eta txorizozko ogitartekoak ere.

Aurtengo edizioko datuak iazkoekin alderatuta, ikus dezakegu askaltzeko ogitartekoa kontsumitzeak antzerako mailari eusten dio: hiru umetatik batek jaten du ogitartekoa egunero.

Arantza Lopez-Ocaña “Ogitarteko bat zure Motxilan” kanpainako nutrizionistak dio saihestu egin behar dugula moldeko ogia kontsumitzea; doktorearen esanetan, era horretako ogi bigunak presente jarraitzen du inkestatutako haurren askarian. Emaitzen alde ona opil industrialekin lotuta dago; izan ere, jaitsi egin da pixka bat opil horien kontsumoa askarian, nahiz eta oraindik ere lanean jarraitu beharra dagoen, gehiago murriztu dadin.

Esnekiak dira askariko ogitartekoaren lagunik leialenak; inkestatutakoen ia erdiak kontsumitzen ditu. Frutaren kontsumoa era gora doa eta, beraz, jaitsi egin da ogitartekoa bakarrik jaten dutenen portzentajea.

Edizio honekin, temati jarraitu dugu gizartea askari osasungarri eta oso batek duen garrantziaz kontzientziatzeko gure saiakeran eta, gainera, ariketa fisikoa egin behar dela komunikatzen. Ohitura osasungarri horiek gero eta leku handiagoa hartzen ari dira guraso eta ikasleen artean, eta aurrerantzean ere horiek sustatzen jarraituko dugu “Ogitarteko bat zure Motxilan” kanpainarekin.

 

 

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.