Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Kafe-kapsulak biltzeko guneak jarri ditugu Madrilgo 16 dendatan

Beste urrats bat eman nahi izan dugu ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin dugun konpromisoan, eta erabilitako kafe-kapsulak biltzeko guneak jarri ditugu Madrilgo 16 establezimendutan. Ekimen honen helburua da botatzeko berariazko espaziorik ez duten hondakin hauek birzikla daitezen laguntzea eta, era horretan, ingurumenarekiko errespetuaren inguruan sentsibilizatzea.

Circularcaps erakundeak bilduko ditu kapsulak, eta berariazko tratamendu-prozesu bat jasoko dute: birrindu egingo dira kapsulak, kafe-hondarrak bereizteko. Behin kapsulak hutsik daudenean, haien materialaren arabera sailkatzen dira: aluminioa metatu eta berriro urtzen da; plastikoa, berriz, galauts bihurtzen da, ondoren berriro erabiltzeko.

Udalerri hauetan daude kapsulak biltzeko edukiontziak jarri ditugun supermerkatuak: Madrid Erdigunean, Moralzarzal, Villanueva del Pardillo, Hoyo de Manzanares, Boadilla del Monte, Las Rozas, Majadahonda, Colmenar Viejo, San Sebastián de los Reyes, Valdebebas, Galapagar, Paracuellos del Jarama, Fuenlabrada eta Pozuelo de Alarcón.

Zera azaldu du Amaia Ortiz de Elguea BM Supermerkatuetako Jasangarritasuneko arduradunak: “ekimen honek jarraitutasuna ematen dio BMk prozesu guztietan jasangarritasunarekin eta Erantzukizunerako Plan Estrategikoarekin duen konpromisoari. Iaz, hain zuzen ere, dagoeneko Gipuzkoako 31 establezimendutan genituen era horretako edukiontziak, eta 164.028 kapsula (2.246 kg) jaso genituen 2023an. Circularcaps erakundearen eskutik jarri dugu martxan proiektu berri hau Madrilen, eta helburua da BMren gainerako supermerkatu guztietan ere ezartzea”.

Ondorengo zerrendan kontsulta ditzakezu kafe-kapsulak biltzeko edukiontziak dituzten BM denda guztiak:

 

MORALZARZAL. Pl. Capellanía, C/ Capellanía, nº 1. 28411.

VILLANUEVA DEL PARDILLO. Avda. Juan Carlos I, nº 80. 28229.

HOYO DE MANZANARES. C/ Hurtada, nº 14, Fica-D. 20240.

BOADILLA DEL MONTE. Av. Víctimas del Terrorismo, nº 4. 28660.

LAS ROZAS. C/ Cabo Rufino Lázaro, nº 1, Polígono Industrial Európolis. 28232.

MAJADAHONDA. C/ Las Bodas de Fígaro - C/ Barbero de Sevilla. 28222.

COLMENAR VIEJO. C/ Manuel Álvarez Bartolomé, nº 71. 28770.

SAN SEBASTIÁN DE LOS REYES. Paseo de Europa, nº 22. 28703.

MADRID. Avda. Juan Antonio Samaranch esquina con C/ Estanislao Pérez Pita. 28055.

MADRID. C/ Arganda, nº 5. 28005.

GALAPAGAR. Ctra. El Escorial, nº 94. 28260.

MADRID. C/ Princesa, nº 41. 28008.

PARACUELLOS DEL JARAMA. Centro Comercial MiraMadrid. 28860.

FUENLABRADA. Paseo de la Salud, nº 57. 28942.

POZUELO DE ALARCÓN. CC LaFinca Grand Café 28223.