Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kolaborazioa

Jaiak eta BM Supermerkatuak

Urte osoan zehar ospatzen dira herriko jaiak, baina, udan askoz ere gehiago izan ohi dira eta BM Supermerkatuak hor egoten saiatzen gara. Herri edo hiri batentzako horren garrantzitsuak diren ospakizunetan laguntzea gustatzen zaigu, tokian tokiko tradizioei eta ohiturei eusten dieten jaietan, hain zuzen ere.

BM Supermerkatuek laguntza hori modu askotara eskaintzen dugu. Batetik, etxeko txikitxoenek jaiez biziki goza dezaten, puzgarriak eta bestelako jolastokiak eskaintzen ditugu. Orain, esate baterako, abuztuak 15eko astean, BM Supermerkatuen puzgarriak Donostian barrena dabiltza Aste Nagusia ospatzeko.

Herriko jaietatik zerbait benetan atsegin badugu txupinazoak dira; baloiak jaurti ohi ditugu jaiei hasiera handikiro emateko. Han izan ginen San Ferminetako txupinazoan, Lodosako eta Gasteizko Ama Birjin Zuriaren jaietan eta, laster, Tafallako eta Alfaroko jaietan izango gara.

Jai bakoitzeko jantziak errespetatzea ere gustatzen zaigu; horregatik, zapiena da egiten dugun beste ekarpenetako bat. Esate baterako, 20.000 zapi banatu genituen uztailean Santanderko Aste Nagusian eta beste 3.000 mila zapi ikusi ahal izan dizkiegu egun hauetan Torrelavegako bizilagunei. Izan ere, ez genuke nahi zure jaietan ezer faltatzerik. 

Jaietako programetako hainbat kirol-probetan ere hartzen dugu parte BM Supermerkatuen jan-edan poltsen bitartez; kirol-proba desberdinetako parte-hartzaileentzako indarberritzeko behar dituzten jakiekin eta edariekin poltsak prestatzen ditugu.Horrela egin dugu asteburu honetan Donostian ospatu diren igeriketa zeharkaldian edo bizikleta-patin lasterketan.

Orain jaiez gozatzea dagokigu. Uda on!