
Izokin, ahuakate eta marrubi tartarra
Marrubiak ez datoz ondo jaki gozoekin bakarrik. Jar itzazu ahuakatearekin eta izokinarekin, tartar forma emanda; egin ezazu froga. Ezin hobea hasierako gisa.
OSAGAIAK
Izokin fresko solomo 1
Marrubi kaxatxo 1
Ahuakate 1
Amurrain-arraben poto 1
Tipulina
Lima
Oliba-olio birjina estra
Gatza
PRESTATZEA
Izokin-solomoa ondo garbitu, azala kendu eta hezur guztiak kontu handiz eta pintza baten laguntzaz kendu. Izokina zati txikitan moztu eta lima-zuku, olio, gatz eta tipulin nahasketarekin marinatu. Koilara baten laguntzaz, ahuakate heldu baten haragia atera eta txikitu. Marrubiei txortena kendu eta dado txikitan moztu. Zerbitzatzeko orduan, molde baten laguntzarekin, lehenik eta behin, izokin geruza bat jarriko dugu, eta koilara batekin zapalduko dugu trinko geratu dadin. Ondoren, ahuakate geruza bat jarriko dugu, eta gainean, marrubi geruza bat. Goiko aldea amuarrain-arrabekin apainduko dugu.
- LEHENAK
- BIGARRENAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ENTSALADAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- LAKTOSA GABEA