Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Iruñeak badu beste BM Shop bat

BM Supermerkatuok beste establezimendu bat ireki dugu, Iruñako Alde Zahar erdian (Kale Nagusia 28), BM Shop formularekin.

BM Supermerkatuen ereduaren kalitate-estandarrak betetzen ditu denda berriak, aukeran, produktuen bikaintasunean eta tokian tokiko produktuetan oinarritutakoak, eta eredu horri jarraiki trebatutako 7 profesionalez osatutako lantaldea du.

Zerbitzuari dagokionez, 200 metro koadroko saltokia du denda berriak, eta profesionalek artatutako harategia eta urdaitegia, ontziratutako arrainen sekzioa, zerbitzu libreko fruta sekzioa eta ogia egiteko labea ditu. Eta BMk tokian tokiko produktua eta elikadura osasungarri eta kalitatezkoa bultzatzeko duen konpromisoarekin jarraituz, Nafarroako produktuak eskainiko ditu.

09:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:15era egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, eta 09:00etatik 15:00etara larunbatetan, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du.

Denda honekin, Nafarroako Foru Erkidegoan 28 establezimendu izatera iritsi da BM Supermerkatuak katea, horietako lau frankizia-formatuan, guztira 400 langile baino gehiagorekin.