Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kolaborazioa

Iris Fuentes-Pilarekin hitz egin dugu, BM Bilbao taldeko atleta

Iris Fuentes-Pila (38 urte, Santander) nazioarteko atletismoaren gailurrean dago. BM Bilbao Atletismo Santutxu Klubaren eskutik hainbat garaipen ukan ditu, baina horrez gain, Espainiako Selekzioarekin aritu da nazioartean 24 bider eta diploma olinpikoa lortu zuen 1.500 metroko distantzian 2008. urteko Beijingeko Olinpiar Jokoetan.

Irisentzat maila goreneko kirolean arrakasta izatearen sekretua eginahala eta pasioa dira. “Zenbaitetan itsutu egiten gara emaitzarekin eta utzi egiten diogu gozatzeari. Entrenamenduak eta lehiaketak oso gogorrak badira ere, urduritasun, neke eta porroten gainetik ongi eta gustura izatea lehenetsi behar da... eta garrantzitsuena, momentu onek garrantzi handiagoa izan dezatela zenbaitetan nahi baino beranduago iristen baitira, baina sakrifizio eta ekinez beti iristen dira”.

Atletismoari dagokionez, hura nabarmentzea aldarrikatzen du, izan ere, “oro har hedabideetan apur bat ahaztuta dago. Zenbait txapelketa eman eta kontatuko balira jendeak horien jarraipena egin ahalko luke eta errazago eroriko litzateke atletismoaren amuan”. Haatik, zorionekotzat du bere burua, izan ere, kirol honetan “emakumezkoa izanez arrakasta lortzea gizona izanez lortzea bezain gogorra da. Ekonomikoki beka, sari eta gainerakoak berdinak dira kasurik gehienetan”.

Zer jaten dute atletek lasterketen aurretik?

Ez da erotu behar: Iris Fuentespila atleta Espainiako 1.500 m-ko distantziako txapeldun absolutua da eta kirol-proba baten bezperan ere, entrenamenduetan aritutakoan eginiko elikaduraren ildoari jarraitu behar zaio. Lehiaketa baten aurreko egunetan, entrenamenduaren intentsitatea txikitu egiten da eta murriztu egiten dira, era berean, hartutako elikagaiak ere: ez da azken orduko betekadarik egin behar, “ez da buru-belarri entrenatzen gabiltzanean bezainbeste janari behar”, dio Irisek. Pisu idealarekin iritsi behar da norgehiagokara, beraz, proba gerturatu ahala, jaitsi egiten da janari-kantitatea. Hori bai, hidratazioaren kontua nabarmendu du: batez ere uda bada, funtsezkoa da hidratazioa bezperan ez, baizik eta probaren aurreko aste osoan abiaraztea.

Zer jan proba noiz den kontuan hartuta

Goizez bada: “gauez karbohidratoak hartzen saiatzen naiz, pasta edo arroza, eta proteina-anoa txiki bat, izokina labean edo xerra plantxan”, iradoki digu Irisek. Probaren egunean, probaren hasiera baino 4 edo 5 ordu lehenago jaiki behar da eta gosaria “oso astuna ez, baina bai sendoa”: zerealak, zukuak eta kafe fuertea.

Arratsaldez bada: azken otorduak arina izan behar du, digestio txarrik eta astuntasunik ez izateko. Kasu honetan ere, plater nagusiak arroza edo pasta izan behar du, karbohidratoak. Laguntzeko likido ugari hartu behar da, hidratatuta egoteko: “egunean 2, 5 l likido sakratuak dira”.

Eta azkenik, Irisek berak erabiltzen duen gomendio bat eman digu, lehiaketa bakoitzaren aurretik, erritu bat balitz bezala, errepikatzen duena: “lehiaketa baino ordubete lehenago, kafe huts bat hartzen dut, fuerte-fuertea. Suspertu egiten nau eta energia-kolpe bat ematen dit edozein probari aurre egiteko”.