
Promozioa
Eurokopa honetan, zeu irabazle
Hastera doa Eurokopa, urteko kirol ekitaldirik garrantzitsuenetakoa, eta oraindik aste batzuk iraungo duen arren, guk dagoeneko badakigu nork irabaziko duen: ZEUK! Horregatik, hainbat promozio berezi prestatu dugu, Eurokopa honen benetako irabazleak zuek izan zaitezten, gure bezeroak, alegia.
5 bidaiaren zozketa
Lehenik eta behin, gure edozein supermerkatutan erosketak egite hutsagatik, BM Porran parte hartu eta talde irabazlearen herrialdeko hiriburura bi lagunentzako bost bidaiaren zozketan sartzeko aukera izango duzu. Parte hartzeko, sar zaitez BM Porrara, eta bete ezazu inskripzio-orria, honako informazio honekin:
- Zer dendatan egin duzun erosketa.
- Zure BM Txartelaren zenbakia.
- Erosketaren data, kutxa zenbakia eta erosketa-txartelaren zenbakia.
- Zure helbide elektronikoa, baldin eta oraindik ez badaukagu.
Behin datu guztiak bete ondoren, porra egin eta 2016ko Eurokopako 1., 2. eta 3. sailkatuak asmatu besterik ez duzu egin behar.Eta gogora ezazu zenbat eta erosketa-txartel gehiago lortu, orduan eta aukera gehiago izango duzula irabazteko. Hemen parte har dezakezu.
Deskontu-baleen zozketa
Facebookeko gure orrian ere egingo dizkizugu opariak; hain zuzen ere, BM supermerkatuetan erabili ahal izango dituzun 20 €ko 15 deskontu-bale. Parte hartzeko, Facebookeko BM Supermerkatuen orriaren jarraitzaile egin, eta “Finaleko Afarian” derrigor egon beharko liratekeen lau produktu proposatu besterik ez duzu egin behar. Hemen parte har dezakezu.
Online denda
Gainera, ekainaren 8tik 30era, online bidez egiten dituzun 60 €tik gorako zure erosketetan, 10 €ko berehalako deskontua izango duzu. Beraz, aprobetxa ezazu Eurokopako partiduak ikusteko beharrezko guztia erosteko. Ez dagizula ezer falta!