Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Indioilarra, pularda edo kapoia: inoiz huts egiten ez duten Gabonetako klasikoak

Jadanik Gabonetako mahaian pentsatzen zabiltza, ezta? Baita gu ere! Eta ziur urtero bezala zalantzan zaudela egun berezi horietan zer prestatu: Betikoa jarriko dut? Zerbait berrirekin ausartuko naiz? Amore eman eta sukaldea amari utziko diot?

Bada, ororen gainetik lasaitasuna. Nahiz eta ZainduzBizi-n elikagai berriak probatzearen alde egon -beti ikuspuntu osasungarri batetik-, ez dugu ahaztu behar badaudela data hauetako plater tipiko oso erakargarriak. Gainera, oso osasuntsuak izan daitezke prestatzerakoan ukitu originala emanez gero edota garnizio ezberdina gehituz gero.

Betiko plater edo osagai nagusien artean hegazti haragiak daude, indioilarra, pularda edo kapoia bezalakoak. Eta inork gauza bera ez ote diren galdetu badu, ez, ez dira. Areago, beren ezberdintasunak nabariak dira, batez ere zaporeari dagokionez, bata edo bestea aukeratzeko orduan bakoitza hobeto ezagutzea komeni da, beraz.

“Hegaztia airera...

Segur aski egun hauetan zure mahaian zehar igarotzen diren plateren artean -arkume, txerrikume, itsaski eta bestelako jakien baimenaz- noizbait hegazti hauetako batek ere "hegan" egin duela. Izan ere, gure kultura gastronomikoan tradizio handiko platerak dira eta askotan ikusten dira Gabon garaietan (kultura anglosaxoian indioilarra gailentzen den arren).

Indioilarra, pularda eta kapoia kalitateko haragi zuriak dira eta BM Supermerkatuetako harategian aurki ditzakezu abendu hasieran. Hilabeteetan zehar elikatzen dira sasoi honetan bere onenean egon daitezen; zenbat eta denbora gehiago, orduan eta koipe gehiago eta ur gutxiago.

Indioilarrak jatorri azteka du (ikusi bere izena). Haragi giharra (koipe gutxikoa) eta suabea du hegazti handi honek. Proteina eta mineral ugari du (zink, selenio, potasio, fosforo), eta kaloria eta kolesterol gutxi.

Pularda oilo gaztea da (6 bat hilabetekoa) eta bere haragia oso samurra, mamitsua eta koipetsua da. Bere izena poularde hitz frantsesetik dator, hazten den moduari dagokiona: bere gaitasun errulea urritu gizentzea sustatzeko.

Kapoia ar handienen artean aukeratutako oilaskoa da. Pulardarekin bezala, bere ugaltzeko gaitasuna aldatzen da gehiago haz daitezen. 4 kg pisatzera hel daiteke lodiarazten den 6 hilabeteetan. Bere elikadura zereal, lekale eta gaztainetan oinarritzen da, honek ukitu aromatikoa eransten dio haragiari.

…edo lapikora?

Prestatzeko modurik ohikoena eta errazena labean osorik egitea da, zartagina edo plantxa ere ederki doazkion arren. Kasu honetan, hobe da alea irekitzea edo zatitzea, hobeto egin dadin.

Garnizio klasikoen artean ez dira falta patatak, pureak edota fruitu lehorrak. Batzutan ere bete egiten dira haragia samurragoa izateko. Horretarako, aleak hezurgabetu behar dira (izterrak izan ezik) eta bere haragiarekin bete -baita txerri edo txahal haragiarekin ere- eta mota guztietako fruitu lehorrekin, barazkiekin, ezpeziekin, frutekin, etab. Zenbait jerez edo oporto ardorekin ere aromatizatzen dira.

Zergatik ez zara saiatzen honekin? Indioilar xerrak lurrunetan barazki binagretarekin. Beste hau prestatzera ere ausar zaitezke: aranez eta pinaziz beteriko pularda. Kapoiarentzako, madariekin eta patata-purearekin erreta gomendatzen dizugu.

BM Supermerkatuetako harategitik pasatu eta indioilar, pularda eta kapoirik onenak aurkituko dituzu Gabon hauetan gozatzeko.

Nabarmendua

Indioilar, pularda edo kapoiarentzako garnizioak

Hegazti hauen errekia laguntzeko eta arintzeko aproposena barazkiz, frutaz edota fruitu lehorrez osatutako garnizio ona da:

  • Kalabazin, piper, tipula eta azenarioa: Tiretan laberatu itzazu oliba olio txorrotada batekin (30 minutu/200ºC). Nahi izanez gero, espeziak erantsi ditzakezu: kuminoa, oreganoa edo jengibrea. Plantxan edo salteatuta ere egin daitezke.
  • Rukula entsalada gazta eta fruitu lehorrekin: entsalada askotariko osagaiak onartzen dituen osagarri klasikoa da. Hegazti hauei ondo doazkie intxaurrak edo pinaziak.
  • Sagar-konpota: Gozo-gazi kontraste interesgarria ematen dio pulardari edo kapoiari.