Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Indartsu datorkigu berriro txikoria

Antzinako Egipton lantzen, kontsumitzen eta ezagutzen zen produktua izan arren, Espainian ez zuen benetako indarrik hartu XX. mende hasiera arte. Gaur egun ere jarraitzen dugu kontsumitzen, dituen dohain osasungarri ugariengatik.  Izan ere, jaki % 100 naturala da, zuntz, A eta B bitamina eta mineral askokoa.

Kafeinarik ez duenez, egunean nahi adina aldiz kontsumi daiteke.  Gainera, infusioan zein kafearekin nahastuta har daiteke (gure amonek egiten zuten bezala), eta zergatik ez entsalada eder batean osagai modura? Entsaladetarako eta beste errezeta batzuetarako –saldak eta zopak, esaterako– erabiltzen dira txikoriaren hostoak. Ezagut itzazu zuzenean txikoriak eskaintzen dizkigun onurak. Harrituta geratuko zara!

  • Digestiorako ona da. Intibinak –zapore mingotsa ematen dionak– urdail-urinak jariatzen laguntzen du, eta horrek digestioa errazten du. Ez dago bazkalostean txikoria-kikara bat hartzeko aitzakia hoberik!
  • Apetitua estimulatzen du. Bai, entzuten duzuna! Ideala, jangartxu zauden garai horietarako.
  • Estresa eta ezinegona arintzen ditu.Har ezazu txikoria-kikara bat oheratu aurretik; erlaxatu egingo zaitu. Edari bikaina da laneko estresa murrizteko ere.
  • Sistema immunea indartzen du. Aukera oso ona, zalantzarik gabe, negu bete-betean gauden honetan, oraintxe harrapatzen baititugu katarroak eta gripeak. Ez al zaizu iruditzen?
  • Odoleko LDL kolesterol txarra eta triglizeridoak murrizten ditu, eta horrek osasun kardiobaskularra hobetzen du.
  • Hipertentsioarekin lotutako gaixotasunak, bihotzekoak, prebenitzen ditu.Betakarotenoa du, bihotzarekin zerikusia duten gaixotasunak eta azaleko eta belarriko arazoak prebenitzen laguntzen duen antioxidatzailea.
  • Heste-igarotzea hobetzen du. Zuntz kopuru handia du, eta inulinak eta intibinak –txikoriaren sustraitik lortzen dira– heste-igarotzea erregulatzen laguntzen dute.
  • Likido-erretentzioa prebenitzen du.Horregatik da horren gomendagarria artritisaren, hezueriaren eta hipertentsioaren aurka.

Orain ezagutzen dituzu dituen onura eta dohain ugariak, beraz, txikoria-kikara goxo bat dastatzea gomendatzen dizugu. Edo erlaxatuta baldin bazaude, txikoriaz entsalada edo zopa goxo bat prestatzera animatzen zaitugu. On egin!

Gure BM supermerkatuetan, hainbat txikoria barietate dituzu aukeran. Ez zaitez gelditu txikoriarik gabe!