Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

#ilehialuronikoa lortu nahi duzu?

Azido hialuronikoa giza gorputzeko ehun eta organo askotan modu naturalean aurkitzen den molekula bat da. Bere pisua uretan 1.000 aldiz baino gehiago gordetzeko gai da, eta bere eginkizun nagusia larruazala leun eta hidratatuta mantentzen laguntzea da.

Ziurrenik gorputzerako kremetan ezagutuko zenuen hitz hori, denbora gehiago baitaramate merkatuan. Azido hialuronikoak ura larruazalean eusteko “esponja” gisa jokatzen du, bolumena ematen du, eta nabarmen murrizten ditu zimurrak eta adierazpen-lerroak.

Orain, azido hialuronikoa ilearen mundura iritsi da.

Ilea deshidratatuta duzu?

Baduzu konponbidea adats hidratatuagoa, gorputz gehiagokoa eta biziz betea izateko. Orain ilea indar eta bolumen gehiagorekin nabarituko duzu. 72 ordu arteko ile superhidratatua eta gorputz bikoitzarekin. Gehiago eskatu daiteke?

Eta, jakingo duzunez, ileari dagokionez, Elvive marka urrats bat aurrerago doa berrikuntzari dagokionez.

BM Supermerkatuetan Elvive Hialuronikoa sorta berria duzu, xanpua, ile-egokitzailea, maskara eta seruma dituena. Bilatu produktu hauek supermerkatu sailean eta zure ileak eskertuko dizu.

  • ELVIVE XANPU HIDRATATZAILE HIALURONIKOA, 370ML
    Xanpu Hidra Hialuronikoari esker, ile distiratsuagoa eta 10 aldiz hidratatuagoa* eta gorputz gehiagorekin erakutsi ahal izango duzu.

  • ELVIVE ILE-EGOKITZAILE HIDRATATZAILE HIALURONIKOA, 300ML
    Ilea deskorapilatu egiten du eta ileko hidratazioari eusten dio 72H bitartean, zure ileak itxura hidratatuagoa, biziz betea eta trinkatu gabea egon dezan.

  • ELVIVE MASKARA HIDRATATZAILE HIALURONIKOA, 300ML
    Izan nahi duzu adats bat hamar aldiz hidratatuagoa 72H bitartean? Maskara hidratatzailearekin zure ileak hidratazio-karga intentsiboa lortuko du.

  • ELVIVE SERUM HIDRATATZAILE HIALURONIKOA, 150 ML
    Serum hialuronikoarekin, eman gorputza eta bete berehala zure ilea hidratazioz. Gorputz bikoitzeko ilea lortuko duzu.